artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Piztien sonetoa

Naomi Rincón Gallardo

2023ko Urriaren 06tik
2024ko Urtarrilaren 07ra

piztien-sonetoa

Lekua: Sala Z

Bere lanean, Naomi Rincón Gallardok (Raleigh, 1979) antzinako mito mesoamerikarrak berreskuratu eta eguneratzen ditu — edo "sasikotzen" ditu, artistaren beraren hitzetan— estraktibismoak eta indarkeria neokolonialak erasandako Mexikoko egungo errealitateei buruz hitz egiteko, baina baita mendebaldeko aurrerabide-paradigmek eraikitako imajinarioetatik ihes egiten duten beste etorkizun posible batzuei buruz espekulatzeko ere.

Rincon Gallardo ikerketetan oinarritzen da, non feminismo kolonialak, teoria cuir-ek eta zientzia fikzioak pentsamendu moderno kolonial kapitalistaren logika bitarrak asaldatzen dituzten kontakizunak animatzen dituzten. Materialki eta afektiboki hainbat pertsonarekiko lankidetzan oinarritzen diren bideoetan DIY estetika bat sortzen da, jai herrikoiek eta protesta feministek elikatzen dutena.

Soneto de alimañas (2022) lanean pertsonaia multzo bat aurkezten du, azpimundutik eta ertzetatik "eldarniozko birexistentzia korapilatuak" ospatzeko elkar hartzen dutenak, ustiategiaren logiken mende dagoen mundu baten erdian. Bertan, uhin erradialen bidez komunikatzen diren izaki baztertuen elkartasuna sortzen da, eta izaki horiek existentzia eta alteritateak indarkeriari eta eraispenari aurre egiteko dakarren potentziala aldarrikatzen dute.

piztien-sonetoa

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan

irudi galeria

naomi-rincon-gallardo

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.