Krokodilo negarrak
Paula Huarte
2024ko Uztailaren 12tik
2024ko Irailaren 15era

Artistaren etaikuslearen arteko topaketa intimo eta kolektiboa ahalbidetzen duen proposamenada, sortutako obratik abiatuta ezin konta ahala interpretazio-aukera sortzekohelburua duena. Intimoa, hain zuzen ere, obraren, ingurunearen etabehatzailearen arteko topaketa partikularrei dagokienez, eta kolektiboa,berriz, herri-tradizioen aldetik, herri-esaerekin lotuta baitago, obra honenizenburuan ikusten den moduan. Gainera, errealitatea eta imajinatutakoa kontrajartzendituen ekuazioa lausotzeko asmoa du, helduen eguneroko pentsamoldean hainsustraituta dagoen bikoiztasun horren aldi baterako hausturara hurbilduz.
Topaketa honi zentzua ematen dioten agenteak irudimenetik sortzen dira (fikzioa tresna mimetikotzat hartuta),errealitatea aldatu edo eraldatzeko, ideia edo pentsamendu bat komunikatuz, aztertuz edo besterik gabe kontatuz eta, hala, ikuslearen oroitzapenak edo gogoetak aktiba ditzaketen kontenplazio-espazioak sortuz.
— June Irazum-en testuaren laburpena Lágrimas de Cocodrilo erakusketarako

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00