artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

M de mixtas

Erakusketa kolektiboa

2024ko Uztailaren 24tik
2024ko Irailaren 08ra

m-de-mixtas

Mistoen eraikina.

Erakusketa kolektiboa. Parte hartzen dute: Amaia Gracia Azqueta, Ángela Moreno, Beruta, Helena Taberna, Marisa Mantxola, Oihane McGuinness Armendáriz, Txaro Fontalba eta Zarys Facon. Koordinatzailea, Natalia Isla Sarratea.

Berriz elkartzeak berriz ere begiratzeko aukera ematen du. Erakusketa hau osatzen duten pieza askok beste askotan egin dute topo, eta urtebetez Nafarroako hainbat herritan batetik bestera ibili ondoren (Uholdeak, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, 2023) berriz ere nahastuko dira, berriak gehituta.

Mistoen eraikineko espazioak bestelako mugimendu batzuk ahalbidetu ditu hainbat belaunalditako zortzi artisten arteko lotuneen bilaketan. Erabiltzen dituzten bitarteko, formatu eta materialek agerian jartzen dituzte askotariko estetika mistoak sostengu ematen duten gorputzen gaiari heltzeko.

Nola begiratzen diegu elkarren ondoan dauden obrei? Zer baloratzen dugu harreman horietan? Nola eragiten diote elkarri? Nola eragiten digute guri?

Erakusketa kolektibo honek jarrera hartzen du emakumeen bizi-esperientziari buruz –zaintzaile direla edo zaintzen dituztela jakitun direla–, zer eta gorputzaren materiaren, egoera psiko-afektiboen eta denboraren nozioaren arteko harremanetan.

Amagintzak, amatasunari egokitzen zaizkion ezaugarrien luzapen gisa ulertuta, gizarte-arazo batzuk planteatzeko aukera ematen digu, besteak beste hauek: Nork/zerk sostengatzen du sostengatzailea? Nolakoa da besteak zaintzeko esperientzia? Zer eragiten du zeure burua gorputz horietan hautemateak?

Harreman batean afektuak zentzumenen edo keinu sentikorren arteko truke gisa hautemanez gero, halakoak bizi-esperientziaren zenbait korapilotatik abiatzen dira: tentsioa, oreka, erortzea, memoria, hutsa eta ukimena.

— Natalia Isla Sarratea.

m-de-mixtas

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.