artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Soineko Paisaia

Nader Koochaki

2024ko Agorrilaren 05etik
2024ko Azaroaren 02ra

soineko-paisaia

Nader Koochakiren soinu erakusketa

Soineko Paisaia Nader Koochaki-k artzaintzaren ohituraren inguruan eraman lan handiaren parte bat da. Erakusketa artistiko hau Gipuzkoan 2009 eta 2015 artean egin sonu artxibo bat da, publikoa ehun buru beno gehiagoko kabale saldoen zintzarri herotsez osatu mundu batera sartzen duena, 11 orenez beno gehiagorako. Sonuak grabatze baldintzak esplikatzen dituzten fitxez osaturik dira.

Erakusketa horrek Nader Koochaki-k Xiberoan eramaiten duen Museoa Urtuxedea aitzin itxuratzen du, Euskal Kultur Erakundea, Bainoako euskal Museoa eta Xiberoko Sindikataren zonbait urteko elkarlanaren ondorioz.

Estreinatze bat izanen da irailean, eguna berantago zehaztuko dute.

Nader Koochaki (1983, Donostia) Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna da. 2008tik, bere prozesua bideogintzan, argazkigintzan eta sonugintzan garatzen du, lekuan berean eta denbora luze batez lan eginez.

soineko-paisaia

Ondarearen etxea | 10 JB Heugas karrika - Maule-Lextarre (Zuberoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.