artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Azules continuos blues[s]ak

Xabier Celestino

2024ko Irailaren 06tik
2024ko Urriaren 27ra

azules-continuos-blues-s-ak

Xabier Celestino Muñizek (Iruñea, 1957), Nafarroako panorama artistikoaren artista onartuak, bere obraren beste alderdi bat aurkezten digu oraingoan, intimoagoa.

Jazza inspirazio-iturritzat hartuta, aitzindariak, kaleko musikariak eta bestelakoak irudikatzeko zirriborroak, marrazkiak, ikatz-ziriak eta guatxeak baliatu ditu formatu handiko marrazkiak sortzeko.

Ordutegia: asteartetik ostiralera 12:00-13:30 / 18:00-20:00. larunbat eta igandeetan 12:00-14:00.

azules-continuos-blues-s-ak

La Fabrica De Gomas | Fuente de la Teja kalea - Iruñea (Nafarroa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.