Chillida. Erabilera aplikatuak
Eduardo Txillida
2024ko Urriaren 25etik
2025eko Otsailaren 02ra

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) hainbat formatu eta lankidetza-proiektutan forma eta ikono bidimentsionalen ilustratzaile eta sortzaile gisa egin zuen lana aurkezten da erakusketa honetan. Chillidaren silueten unibertso hedatua eta errepikatua da aztergai, nahiz bere erakusketen esparruan, nahiz elkarte eta erakunde publiko zein pribatuen enkarguetatik abiatuta. Esparru publikoan sakabanatutako Chillida bat.
Chillidak bere ibilbidean zehar izan zuen ekoizpen oparoa kontuan izanda, bidezkoa da grabatzailearen definizioa gehitzea eskultorearenari. Marrazkiaren garrantziak, hasieran, bere marrazki txikien protoideien eta eskulturaren arteko joan-etorriko ibilbide bat marrazten du, eskultura horretatik lan grafikoaren azalera laura itzultzen delarik. Horrela, Chillidarengan artearen ezaugarrietako bat den formen interpenetrazioaren printzipioa diziplina artistiko batzuen eta besteen arteko harremanera eramaten da.
Bere jaiotzaren mendeurrena dela eta antolatu den erakusketa honetan, diseinuaren arte aplikatuak artista honen ondarearen ulermen sozial eta politikoa, baina baita korporatiboa ere, lortzeko tartea zabaltzen du.
Peio Aguirre da erakusketaren komisarioa.

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan