Denak desagertu behar du
Aline Part
2024ko Azaroaren 22tik
2025eko Urtarrilaren 30era

Krisi klimatikoa, krisi artistikoa… Zertarako balio du sortzeak Lurra hiltzen zaigunean? Hondartza garbiak, zeru urdinak edota natura emankorra ingurune gisa duten produktu erabat kutsakorren publizitate irudi idilikoen aitzinean Aline Partek artistaren begirada zintzo eta osoa aurkezten digu.
Diziplina- eta gai-aniztasuneko artistak ekologia ardatz duen 2017 eta 2024 artean sortutako lan multzo bat ekarri digu tTok-era (zeramikak, argazkiak, instalazioak, bideoak).
Abenduaren 20tik urtarrilaren 2ra soilik hitzordua hartuz.

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.