artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Izaki handia

Lydie Arickx

2024ko Abenduaren 14tik
2025eko Martxoaren 15era

izaki-handia

Frantziako Landetan bizi eta nazioarteko ospea duen artista emankorra den Lydie Arickx espresionismo frantses garaikidearen figura nabarmenetako bat da. Pinturan bezain eroso dabil marrazten eta eskulturan, formatu handietan lan egitnez, eta azken hamar urte hauetan erregularki konbinatzen ditu erakusketak eta jendaurrean zuzenean egiten dituen performance monumentalak.

"Le grand être" (Izaki handia) izenburupean, Angeluko (Lapurdi) Arte Garaikidearen Zentroaren bi egoitzetan* aurkezten den erakusketak artistaren unibertso zorabiagarrian murgiltzen gaitu, Pompidou Galeriaren espazioa maisuki betetzen duen murgiltze-instalazioaren, aretorako propio egindako lan berrien, eta 50 urtetan artistak sortutako 30.000 obretako aukeraketa baten bidez.

* Beatrix Enea eta Pompidou galeria

izaki-handia

Georges Pompidou galeria | 12 Albert le Barillier karrika - Angelu (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.