artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Formatutik kanpo

Erakusketa kolektiboa

2025eko Urtarrilaren 31etik
2025eko Maiatzaren 04ra

formatutik-kanpo
David Anocibar erakusketan jarri dituen zenbait obren aurreran.

Erakusketak, Iruñeko Udalaren eta Nafar Ateneoaren arteko elkarlanaren emaitza, sei artista nafarren erakusketa aurkezten du:

David Anocibar, María Azkona, Andrea Ganuza, Pedro Osákar, Carlos Puig eta Juan Sukilbide.

Hainbat erakusketatan, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Ateneoaren arteko elkarlanaren bidez sortutako hautaketek modua egin digute gure komunitatean arte plastikoek duten bizitasunaz hausnartzeko.

Oraingoan, ikuspegi orokorra eskaini beharrean, sei artistaren obretan jarri nahi dugu arreta: hautaketa honetan ez dago behar adina toki, gure iritziz, inguruan ditugun hainbat eta hainbat artista esanguratsuren lanak erakusteko.

Aukeratu ditugun artistek ahots propioa dutela uste dugu, artearekin duten harremana bizitzeko modu berezi bat, eta horri esker, erakusketan sei erakusgai indibidual daude, eta irudiek eta pentsamenduak duten aberastasun guztia eskaintzen digute. Hain justu ere, ekarpen pertsonal hori nabarmendu nahi dugu, eta horretarako, nahikoa toki eskaini nahi izan diogu artista bakoitzari, bere obra ulertu eta hartaz gozatu ahal izateko.

Arteak bide ematen digu gure intimitatea, desirak eta intuizioak iruditan edo ideietan adierazteko, eta uste dugu aukera hori giza garapenaren adierazpen zoragarria dela, gizartearen jakinduriari eta sentimenduei egin diezaiekegun ekarpen amaigabea.

Erakusketa honetan, artista bakoitzak plazera sentitzera, hausnartzera eta gogoa berotzera gonbidatzen gaitu, denok guretzat nahi genukeen indarrarekin eta jakinduriarekin egin ere. Sei lagun, arteak dakarren aberastasuna bizitzeko sei modu, dagoeneko ditugun guztiei batzeko beste sei mundu.

formatutik-kanpo
David Anocibar erakusketan jarri dituen zenbait obren aurreran.

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.