artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Etxetik

Beñat Olaberria

2025eko Apirilaren 10etik
2025eko Maiatzaren 25era

etxetik
Beñat Olaberria, Oroimenean ezabatua, 2024

Oraingoan, 1970ean Donostian jaio zen Beñat Olaberria-ren etxetik izenburua duen margolanen bilduma berriaren erakusketa da. Ekain galeriarentzat bere jaioterrian lehen aldiko erakusketa antolatzea ohore bat da.

Duela hamarkada bat baino gehiago artista donostiarrak bere bizitza goitik behera aldatu zuen, bere pasio handien aldeko apustua egin zuen, eta Erresuma Batura mudatu zen. Han, City and Guilds of London Art Schoolen Arte Ederretako Master bat egin zuen.

Londresen bizi den euskal artistak erakusketa kolektiboetan ibilbide luzea du, eta bere lana Europa, Kanada eta Estatu Batuetako bilduma pribatuetan dago ikusgai. Besteak beste, Bartzelonan, Suitzan eta Londresen bakarkako erakusketak egin ditu.

etxetik izenburupean arte lan multzo berriak, mihisean akrilikoa eta grafitoa erabiliaz margotutariko formatu desberdineko koadroekin kontatzen du. Serie horrek paper gainean sortutako obrak ere baditu, eta mostrarentzako hamabost bat collage bi formatu desberdinetan aukeratu ditugu.

etxetik
Beñat Olaberria, Oroimenean ezabatua, 2024

Ekain | Iñigo Kalea, 4 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.