Situ-akzioak
Anna Irina Russell
Du 10 Avril 2025
Au 27 Juillet 2025

Apirilaren 10etik aurrera, 2. erakusketa aretoak Situ-akzioak erakusketaren bosgarren edizioa aurkeztuko du, familientzat bereziki diseinatua. 2025eko edizioa Anna Irina Russell artistaren ardurapean egongo da. Jolasari buruz egin berri duen lanean inspiratu da, oharkabean igaro ohi diren komunikazio-egiturak ikertzeko tresna gisa.
Erakusketa honetan, Russellek material bigunak eta mintz puzgarriak erabiltzen ditu animalien munduaren berezko komunikazio-prozesu bat esploratzeko. Prozesu hori gorputzaren bolumena handitzean edo mintzak puztean datza, komunikatzeko edo arrisku batetik babesteko modu gisa, eta horrek organismoa kalteberatasun-egoeran jartzen du. Organismo elastiko horien bidez, artistak jendea gonbidatzen du komunikatzeko moduei buruz elkarreraginean jardutera eta hausnartzera, gorputzaren mugak nola hauteman eta ulertzen ditugun zalantzan jarriz.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Détails
Du mardi au dimanche: 12:00-14:00 / 16:00-20:00