artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ur Handiak

Pablo Ugartetxea

Du 19 Décembre 2025
Au 15 Mars 2026

ur-handiak

Teknika mistoan paper edo egur gainean egindako ehun artelan baino gehiagok osatzen dute erakusketa, eta egileak gizateriaren eta naturaren arteko harreman konplexua, eta sarritan suntsitzailea, aztertzen du bertan, koexistentzia iraunkorra posible den etorkizuna iradokiz.

Erakusketa antologikoa da ia, eta errepaso luze eta zehatza egiten du bere ibilbide artistikoaren zati handi batean, azken 40 urteetan zehar. Hala, Ugartetxeak "paper edo egur gainean teknika mistoan egindako ehun obra baino gehiago" dakartza, baita zurezko, kartoizko eta formatu handiko argazkigintzako hiru agertoki erraldoi ere.

"Horietan, erakusketara datozen bisitariek esperientzia murgiltzaile bat egin ahal izango dute, eta minunutxo batzuetan nire koadroetan sartu".

Testuinguru horretan, Iñigo García Villanueva Ingurumen zinegotziak erakusketaren balioa eta herritarrak interpelatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi izan ditu: "'Marea Viva – Ur Handiak' ez da erakusketa artistiko bat bakarrik, kontzientzia kolektiborako deia da. Pablo Ugartetxearen lanek gizarte gisa begiratzera eta gure erabakiek ingurunean duten benetako eraginari buruz hausnartzera behartzen gaituzte. Arteak, deseroso sentiarazten eta hunkitzen duenean, estetikatik haratago doazen eztabaidak irekitzeko gaitasuna du, eta erakusketa honek funtsezko galdera baten aurrean jartzen gaitu: zein hiri, zein planeta eta zer etorkizun eraiki nahi dugun".

Era berean, García Villanuevak Cristina Enea erakusketa honetarako gune egokia dela azpimarratu du: "Erakusketa hau Cristina Enean aurkeztea ez da kasualitatea. Parke hau eta jauregi hau ondarearen, naturaren eta hiriaren arteko oreka posiblea dira. ‘Ur Handiak' erakusketak espazio horrekin hitz egiten du, eta kultura trantsizio ekologikoa bultzatzeko funtsezko tresna delako ideia indartzen du, trantsizio hori ere soziala eta etikoa izan dadin".

Erakusketak, Ugartetxeak azaltzen duenez, "ikuslea klima aldaketaren eta neurrigabeko urbanizazioaren inpaktua islatzen duten eszena apokaliptikoekin aurrez aurre jartzen du, suntsiketa eta birsortze zikloari buruzko hausnarketa sakona egitera gonbidatuz, eta koexistentzia iraunkorra posible izango den etorkizuna iradokiz".

Hala, ikuspegi artistikotik, "gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko adiskidetze-aukerari buruzko begirada kritiko eta itxaropentsua" proposatzen da. Ikuspegi hori, non naturak leku nagusi bat hartzen duen, konstante bat da artista bilbotarraren lanean, batez ere itsasoaren eta ozeanoen erabilera bere lanetan, tsunamiaren figura, besteak beste, gizakiak bere ingurune naturalean duen eraginari buruz eta, aldi berean, naturak hiri-ingurunean duen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen duen metafora bat den: "nola naturak, gure hirigintza-hondamenen aurrean, pilota itzultzen digun bere indar birrintzailearekin, gure porlanezko munstroak txikituz".

Ugartetxeak Arte Ederrak ikasi zituen, eta Tokion, São Paulon, Los Angelesen, Sidneyn, New Yorken, Madrilen edo Bartzelonan erakutsi ditu lanak, eta oraingoan Donostiara itzuli da berriz. Izan ere, artista bilbotarra hemen egona zen 2013. urtean, Artelekun ikusgai izan zuen Unarmed victory erakusketarekin. Bere lanak natura paisaia arkitektoniko desberdinekin uztartzen du, pinturaren, argazkigintzaren eta bideo-artearen arteko elkarrizketaren bidez agertoki berriak sortuz. "Iragan dramatiko baten berrirakurketa satirikoak diren eszena apokaliptikoak sortzen ditut: ezkutuko mehatxua, eraikin sutsuak, olatu erraldoiak hiriak txikitzen... horiek dira nire lanaren bereizgarri".

Horrela, zinemaren plangintza sekuentzialari oso lotutako narratiba bati jarraituz, historia eta fikzioa nahasten ditu, eta errefentzia politikoz, literarioz, zinematografikoz edo komikiaren munduaz betetzen du, munstroak sortuz... "baina baita itxaropena bultzatuz ere", gaineratu du Ugartetxeak, eta bere garaiko errealitatearekin konprometitutako artistaren rola erabakigarria iruditzen zaio, "baita errealitate hori eraldatzeko ahalmena duena ere".

Horretarako, arkitektura funtsezko erreferente gisa erabiltzen du bere erakusketetan. Erakusketok egiten diren eraikinarekin izandako elkarrizketan parte hartzen dute, betiere esanahi edo garrantzi arkitektoniko eta historiko berezia duten eraikuntzetan. Marea Viva – Ur Handiak erakusketaren kasuan, elkarrizketa hori Cristina Enean dagoen Mandasko duke-dukesaren jauregiaren eta erakusketa osatzen duten 100 pieza baino gehiagoren artean islatuko da.

Erakusketa ostiral honetan, abenduaren 19an, irekiko da, herritar guztiei irekitako ekitaldi batean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Cristina Enean, eta Ugartetxeak berak performace berezi bat egingo du, koktel atsegin baten aurretik. Erakusketaz gain, Pablo Ugartetxeak tailer bat emango du otsailaren 28an, "bere sekretu artistikoak" erakusteko.

ur-handiak

Cristina Enea fundazioa | Mandasko Dukearen Pasealekua, 66 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).