artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Konstatazio horretatik bururatu zaigu, beraz, arte atari honen sortzea, beharra dugulako, eta pentsatzen dugulako arte zaletasuna asetzeko tresna ederra izan daitekeela arte dinamika horren hitzordu guztiak biltzen dituen ataria.

Erakusketekin batera, arte deialdi eta laguntza ezberdinak, arte eskolen berriak, arteari buruzko artikuluak eta analisiak, leku eta erakundeen aurkitegia osatzen dute ataria.

Ataria parte hartzailea da, eta guneek zein artista profesionalek beren aktibitateen berri ematen ahal dute kontu bat sortuz gero.

Artekaria izenak zentzu ezberdinak izan ditzake: alde batetik akuilatzailea izan daiteke, artista eta biztanleriaren artean, artista eta eragileen artean, eta noski, artista eta artisten artean; artea dakarren zentzua dauka edota arte egilearena, sorkuntza bultzatuz eta lagunduz, artistek izaten segi dezaten, duintasun zerbait irabazita. Hau duzu egitasmo honen filosofiaren borobilpena.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.