Arte erakusketak eta jardueren ikusgarritasunarekin batera, lurralde guztietan barreiaturik dauden lekuen mapa sortu nahi izan dugu. Edozein lekura goazela, bertan eta inguruotan dauden arte azpiegiturak ezagutzeko parada izan eta bertaratzeko bidea aurkituko dugu erraz-erraz!
Artekarian agertzen diren gertakariekin loturik, hemen ere baldintza duinak eskaintzen dituzten erakusketa lekuak zerrendatu ditugu, museo handi eta famatuenetarik hasita, galerietaraino, arte zentro eta udal aretoak barne.
Baten-bat edo gehiago sartu gabe liratezke. Hortaz, baten eskasia nabarituko bazenu, proposamena luzatu eta zerrendan sartzeko baldintzak betetzen ote dituen aztertuko genuke.