artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Kafesnea, anana, arrautza jitomate, tipula eta zilantroarekin

David Bestué, Susana Solano, Julia Spínola

Du 16 Décembre 2022
Au 28 Février 2023

kafesnea-anana-arrautza-jitomate-tipula-eta-zilantroarekin

CarrerasMugicak atsegin handiz aurkezten du, abenduaren 16tik otsailaren 28ra, David Bestué, Susana Solano eta Julia Spínola artistek ondutako Café con leche, piña, huevo con jitomate, cebolla y cilantro [Kafesnea, anana, arrautza jitomate, tipula eta zilantroarekin] era-kusketa, Jorge Satorrek komisariatuta.

Esperientziarik izan ezean, erakusketa hau antolatzeko gonbidapenari erantzuteko bide hauxe aurkitu dut: parte-har- tzaileak hautatzea eta eszenaratzea beste norbaitek antolatu dituela pentsatu. Aurreikusita egongo litzateke neuk egindako artelan bat erakustea, azkenean sartu ez zena, eta arrazoia nik erabaki dezakedanez, ahaztu egin zitzaidala esango nuke. Obra hori ez da egiazkoa, baina jarduerak badu errealetik zerbait; badakit zertan oinarrituko nintzatekeen, eta, ziur aski, aste hauetan hura lantzen ariko nintzen, baina erakusketa honi eskaini behar diot denbora osoa, erakutsiko ez dudan lan horri buruzkoa ez dena, hori bai, ez haren ordezkoa ez emaitza ere.

Noizbait obra hori egitera iritsiko baldin banintz, jaten dugunari buruz amarekin telefonoz etengabe izaten ditudan hizNoizbait hizketaldietan oinarrituko nintzateke: goxoa zegoen zerbait prestatu duela kontatzen dit amak edo kontatzen diot nik, edo ketaldietan gaizki irten zaigula edo astuna gertatu zaigula; astebururako prestatzea pentsatu duguna edo ea tankera oneko errezeta- ren bat aurkitu dugun. Jaten ditugun ahuakateak Michoacanekoak diren komentatzen dugu, ala Malagakoak, non mango oso onak landatzen dituzten, baina ez Mexikon dauzkagun Manilak adinakoak, eta Axarkia urik gabe geratzen ari dela, lehorreko nekazaritza laborantza tropikalekin ordezkatu zutelako.

Elkarrizketa horiek ez dira badaezpadakoak, azken batean, uste baitut benetan ari garela esaten amaren organoek eta nireek haiei ematea erabaki dugunarekin nola erreakzionatu duten, eta, jaten ari garena partekatzean, gure erraiak sin- kronizatu egiten direla unean-unean. Iruditzen zait edozein erabakiren barruan dagoen distantzia-espektroan (balizko artelan bat egitea oraingoan), albora jotzeko modu nabarmena dela hau, eta elkarrengana benetan hurbiltzeko modua, azala zeharka dezakeena, gure baitan ikusi eta kontrolatu ezin dugunera iristeko, aldi berean beste alderdi ugari oso urrun utzita. — Jorge Satorre

Aurkezpenak

David Bestué (Bartzelona, 1980). Bartzelonan bizi da, eta bertan egiten du lan. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen. Artista, idazlea eta komisarioa da. Artista moduan, hona hemen azken erakusketetako batzuk: Aflorar Altzuzako Jorge Oteiza Museoan (2022); Pastoral Lleidako La Paneran (2021); De perder un nombre Huescako Diputazioan (2020); Tramas Madrilgo CentroCentron (2019); eta ROSI AMOR Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (2017). Komisario lanean, azken erakusketak Bartzelonako Joan Miró Fundazioan aurkeztutako El sentit de l'escultura (2021) eta Hospitalet de Llobregateko La plaça (2019) izan dira. Idazle gisa, liburuak argitaratu ditu gai hauei buruz: Enric Miralles, Viaplana i Piñón, El Escorial eta Espainiako arkitektura eta ingeniaritzaren hurbileko historia.

Susana Solano (Bartzelona, 1946). Bartzelonan bizi da, eta bertan egiten du lan. Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta eskolak ere eman zituen han. Nazioarteko lehiaketetan parte hartu du, hala nola Kassel VIII. eta IX.eko Documenta (1987 eta 1992), Sao Paoloko XIX. Bienala (1987), MuÀŒÂˆnsterko Skulptur Projekte (1987), Veneziako Bienala (1988 eta 1993) eta Pittsburgheko Carnegie International (1988). Honako hauek izan dira haren azken erakusketetako batzuk: El mundo de las cosas CNIO Arte-n (2022), Fragmentos y enlaces Burgosko Santa Maria de Bujedo monasterioan (2022), Parisko Galerie Bernard Bouche (2020); Acta Valentziako IVAM Institut Valencià dÀ‚ôArt Modern-en (2019); Acta (dos) Valladolideko Patio Herreriano Museoa (2019). Haren lana hainbat museo eta bildumatan dago ikusgai, besteak beste, Amsterdameko Stedelijk Museum-en, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían, Osloko Museet for Samtidskunst. The National Museum of Contemporary Art-en, New Yorkeko MoMA Museum of Modern Art-en, Vienako Moderner Kunst Stiftung Ludwig Museum-en, Bartzelonako MACBA Museu d'Art Contemporani-n, Caceresko Helga de Alvear Fundazioan, Guggenheim Bilbao Museoan, Pittsburg-eko Carnegie Museum of Art-en.

Julia Spínola (Madril, 1979). Bartzelonan bizi da, eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean, eta Lisboako Faculdade de Belas Artes unibertsitatean ere ikasi zuen. Gainera, hainbat beka eta sari eskuratu ditu, hala nola DAD residency (Berlin), Marcelino Botín 2013ko Arte Plastikoen Beka eta Radio Nacional de Españaren El Ojo Crítico de Artes Plasticas Saria 2013, Generaciones 2013 (Madril) eta Madrilgo Erkidegoaren 2017ko ARCO Saria. Haren azken erakusketetako batzuk honako hauek izan dira: Dialecto CA2M Madrilgo CA2M-n (2021), Vis Bartzelonako Fundació Miró-n (2020), Rojamente Bilboko Espacio ARTIATX Bilbao (2020); Footnote to a Footnote Erroman dagoen Espainiako Errege Akademian (2020). Haren lana ikusgai dago hainbat museo eta bildumatan: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (MNCARS), Fundación Marcelino Botín-en, Colección de Arte Comunidad de Madrid/CA2-n, Lleidako La Panera museoan eta Madrilgo Fundación Montemadrid/La Casa Encendida-n.

Jorge Satorre (Mexiko Hiria, 1979). Mexiko Hiritik Bilbora joan-etorrian bizi eta lan egiten du. Komunikazio Grafikoaren Diseinuan lizentziatu zen Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomo Metropolitano-Azc-en. Egonaldi artistikoetako programetan parte hartu izan du, esaterako, honako hauetan: Bartzelonako HANGAR, ARP Irish Museum of Modern Art, Le Pavillon, Parisko Palais de Tokyo, eta Londresko Gasworks. Hainbat museo eta galeriatan aurkeztu ditu lanak banakako artista moduan, eta hona hemen nabarmenenak: Frantziako Alsaziako CRAC, Los Angeleseko REDCAT, Mexiko Hiriko Museo Tamayo, Bilboko CarrerasMugica, Mexiko Hiriko Labor galeria, Statements, Art Basel, Zeelanda Berriko Auckland-eko Artspace, Frantziako St-Nazaire-ko Le Grand Café, eta Londresko Form Content. Haren lanak ikusgai daude ondorengo museo eta bildumetan, besteak beste: Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía eta CA2M, Amsterdameko De Bruijn-Heijncollection, Mexikoko MUAC, Colección Jumex eta Museo Tamayo, Frantziako Frac des Pays de la Loire eta CNAP Centre national des arts plastiques. Komisario moduan, Erick Beltranekin lan egin du Modelling Standard erakusketan, Bartzelonako Joan Prats Galerian, eta, oraintsu, Alberto Peral artistaren Redonda redonda redonda erakusketan, Bartzelonako Tecla Salan.

kafesnea-anana-arrautza-jitomate-tipula-eta-zilantroarekin

CarrerasMugica | Heros Kalea, 2 - Bilbo (Bizkaia)


kafesnearen-gozotasuna
Erakusketan ikusgai diren piezetako batzuk. ANDER SAGASTIBERRI / CARRERAS MUGICA

Kafesnearen gozotasuna

25 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

'Kafesnea, anana, arrautza jitomate, tipula eta zilantroarekin' | Non: Carreras Mugica galeria, Bilbo. | Noiz arte: otsailaren 28ra arte.

galerie d'images


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).