artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Bizitzeko espazioak

Estibaliz Sádaba

Du 23 Septembre 2022
Au 20 Novembre 2022

bizitzeko-espazioak

Ekintza, marrazkia, argazkigintza eta bideoa batuz sortutako proiektu honetan, Estibaliz Sádaba Murguía artistak azken urteotan garatutako irudien konstelazio zabala hedatzen du; horien bitartez, emakumeek espazio publikoarekin duten harremana behatzen, zalantzan jartzen eta lantzen jardun du artistak.

Performancearen hizkuntzaren bidez, zenbait emakumeren gorputzek mendeetan zehar ukatu zaien espazio hori hartzen dute; bestetik, irudia eta hitza baliatuz, subjektu sozial gisa kolektiboki eraikitzeko aukerak bilatzen dituzte beren bideoetan, kultura tradizionalek eskaintzen dituzten etxeko roletatik harago, eta, horrela, modu ezberdinetan, pentsamendu kritikorako espazio batzuk sortzen dituzte, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko asmoz.

Diziplina anitzeko lan batetik abiatuta, proiektuak aukera ematen dio artistari narratiba desberdinek gurutzatutako diskurtso bat lantzeko, eta ahotsak eta espazio berriak berreskuratu eta ikusarazteko, zeinen bidez gogoetarako eremuak sortuko baitira, aipatu bezala.

Azken batean, soinuen, irudien, marrazkien eta testuen bilketa abiapuntutzat hartuta eraikitako proiektu artistikoa da, horien bitartez gaur egun mundua bizitzeko behar den espazioa zein izan den eta zein izan daitekeen aztertzeko. Hartara, ikusiko dugu orain espazio publikoa iraganean ez bezala ulertzen dugula, eta bizitzeko leku horiei beste esanahi bat ematen saiatuko gara.

Biografia

Estibaliz Sádaba Murguía artista da, eta Arte eta Ikerketan doktorea. Azken urteotan hainbat proiektu garatu ditu Euskal Herriko, Espainiako eta Europako beste herrialde batzuetako arte-erakundeentzat, eta haren lana museo eta arte-zentro ugaritan erakutsi da.

Haren lana diziplinartekoa eta zeharkakoa da, komisariotza, bitartekaritza eta praktika artistikoa uztartzen baititu. Haren proposamen artistikoen helburua da elkarrizketarako, topaketarako, hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sortzea, bizi garen testuingurua aztertzeko bide ematea, azken batean.

Azken proiektuetan, eta beti ere soinuaren, argazkigintzaren, bideoaren eta performancearen bidez, emakumeek historikoki espazio publikoarekin izan duten harreman zailari buruzko hausnarketa bat garatzen saiatu da, etxe barruan egotera behartuta baitzeuden, hala landa eremuan nola hiri inguruneetan.

Erreakzioa-Reacción kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen (1994), eta praktika artistikoei, aktibismoei, feminismoari eta queer teoriari buruzko mintegi eta lantegien zuzendarikide izan da Artelekun (Donostia, 1995-1997-2003-2006), Rekalde Aretoan (Bilbo,2008) eta EHUren Bizbak ikastaroetan (Bilbo, 2011), besteak beste. Gainera, hainbat argitalpenen editorea eta koeditorea izan da, hala nola Intersticios, Erreakzioa, Joyas y Caprichos eta Series Múltiples, eta hitzaldi ugari eman ditu Estatu osoko museo, arte-zentro eta unibertsitateetan.

Komisario gisa egin dituenazken lanen artean proiektu hauek aipa daitezke: Reactivando videografías(AECID-Erromako Espainiaren Akademia,2020-2022) eta Archivos, registros necesarios(EHUren Bizkaia Aretoa, 2020).

Banakako azken erakusketei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira: Subversiones(Albumarte galeria, Erroma, 2021),Desdoméstica(Bilbaoarte, Bilbo,2020),Las Filanderas(Leóngo MUSAC, 2017). Halaber, egonaldi artistikoak egin ditu Erromako Espainiaren Akademian (2016, 2018), Farrerako Centre d' Art i Natura gunean (Lleida, 2018) edo Parisko Cité des Arts egoitzan (2016).

Erakusketa 2022ko irailaren 23tik azaroaren 20ra, Lehenengo solairuko aretoan

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00

Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00

bizitzeko-espazioak

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Détails
Du mardi au samedi: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
DImanche et fériés: 11:00 - 14:00


presentziak-isurtzen

Presentziak isurtzen

11 Oct. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

'Bizitzeko espazioak' | Artista: Estibaliz Sadaba. Non: Gasteizko Montehermoson. Noiz arte: azaroaren 20ra arte.


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).