Aukeratzea Bada Oraina, Piezaka Eraikitzen Dugu
Exposition collective
Du 06 Octobre 2022
Au 26 Février 2023

Nafarroako hamar ilustratzaileren ehun lanen aldi baterako erakusketa, Nafarroako Museoak berriki eskuratuak.
Erakusketak Foru Komunitateko hamar ilustratzaileren lanak ezagutarazi nahi ditu, 2021ean enkargatu eta erositakoak eta 2022ko apirilean argitaratutako liburu batean jasotakoak. Egunerokotasunetik sortutako proiektua da, gaurkoaren, hemengoaren eta orainaren eraikuntzaz galdetzeko.
Beheko solairuko erakusketa-aretoan ikus daiteke, eta artelanen materialak, zirriborroak eta lan-prozesuak ere erakusten ditu. "Ilustrazioa oso kontzeptu zabala da, eta gaur egun arte aplikatuetako bat baino zerbait gehiago bilakatu da", adierazi dute Museotik. "Orain ilustrazioaz ari gara, artea den aldetik".

Nafarroako museoa | Santo Domingo kalea, 47 - Iruñea (Nafarroa)
Détails
Du mardi au samedi: 9:30 - 14:00 / 17:00 - 19:00
Dimanche et jours fériés: 11:00 - 14:00
(Heures d'ouverture spéciales pendant la San Fermin)

Uztartzearen beharrak
09 Nov. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
'Aukeratzea bada oraina, piezaka eraikitzen dugu' |À‚ Sortzaileak: Myriam Cameros, Irati Fernandez Gabarain, Andrea Ganuza, Liebana Goñi, Cristina Jimenez, Aizpea Lasa, Iratxe Lopez de Muniain, Itziar Reparaz, Leire Urbeltz eta Natalia Zaratiegi. | Non: Nafarroako Museoan, Iruñean. | Noiz arte: 2023ko otsailaren 26ra arte.


