artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Beldurraren Garaipena

Erakusketa kolektiboa

Desde el 03 de Febrero 2023
Al 12 de Marzo 2023

beldurraren-garaipena

Beldurra, edo hobe esanda, haren falta da joan den mendeko 40ko hamarkadan Abraham Maslowk bere giza premien 'piramide' ezagunean identifikatutako mailetako bat. Bere teoriaren arabera, norbanakoek beren premia oinarrizkoenak asetzen doazen heinean, premia berriak eta desira jasoagoak garatzen dituzte. Beldurra eta haren ondorioak dira 2020an, pandemiak sentimendu hori gizarte guztien aurrean jarri zuenean, sortu zen erakusketa proiektuaren ardatza.

Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan egonen da, gaurtik martxoaren 12ra arte "NÀ‚º 1,1 # El triunfo del miedo — El triomf de la por — Beldurraren garaipena" erakusketa, María Ozcoidi-Morenok, Peio Basail Izcuek eta Fermín Díez de Ulzurrunek osatutako Maslow Industries (Iruña) eta Alexandra Garcíak, Vicky Benítezek, Àlvar Calvetek eta Nikolay Vetoshkinek osatzen duten La Trastera (Tarragona) kolektiboen arteko elkarlanaren ondorioz sortutakon testuen, argazkien eta beste hainbat baliabideren bilduma. Proiektua, hasiera batean Tarragonako Arte Modernoko Museoak argitaratutako argitalpen gisa garatu zen. Ondoren, konfinamenduaren ostean, espazio hartan bertan ikusgai jarri zen 2021ean.

Javier Manzanos Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikariak, Fermín Díez de Ulzurrun artista eta Maslow Industries kolektiboko kideak, eta ÀƒÂlvar Calvet artista eta La Trastera kolektiboko kideak gaur aurkeztu duten erakusketa iaz ere aurkeztu zen SCAN Argazkilaritzako Nazioarteko Jaialdian, funtsezko eskubideen aldeko protesta eta borroka izaerari eutsiz eta gerrarekin eta haren metaforekin lotutako eduki gehiago txertatuta. Hirugarren edizio honetan, hainbat artista gehiagok parte hartzen dute erakusketan, besteak beste, DEMOCRACIA kolektiboak, Nerea de Diegok, Pedro Pegenautek, Oier Gilek eta Ro Caminalek.

Erreferentzia klasikoak erabilita, hala nola El Boscoren edo Goyaren pinturak zein literatur testuak,esaterako George Orwellen 1984 liburua, erakusketan honako gogoeta hau egiten da:COVID-19aren pandemia bukatzen ari dela ematen duen une honetan, nola oraindik ere beldurra, sentimendu gisa uxatzetikurrun gauden.. Hala, kontrol sozialerako tresna boteretsua bada ere, positiboa ere izan daiteke, sortzaileen ikuspuntutik komunitate bat biltzeko eta hobetzeko saiakerak bultzatzeko tresna ere izan daitekeelako.

Hori da erakusketaren oinarria: artea beste begirada batzuk plazaratzeko erabiltzea, bestelako mundu bat posible delako senak ere leku bat izan dezan. Maslowek defendatzen zuen bezala, ase gabeko premiekpertsona guztien portaeran eragiten dute. Beldurra egokitze eskema gisa, norbanakoari (eta gizarteari) egoera zailen aurrean azkar eta eraginkortasunez erantzutea ahalbidetzen dion biziraupen eta defentsa mekanismo bat da.

'NÀ‚º 1,1 # BELDURRAREN GARAIPENA'

Tokia: Ziudadelako Mistoen Eraikina (lehen solairua)

Datak: 2023ko otsailaren 3tik martxoaren 12ra

Ordutegiak:

  • Asteartetik larunbatera: 11:30 — 13:30 eta 18:00 — 20:30
  • Igande eta jaiegunetan: 11:30 — 13:30
  • Astelehenetan, itxita.
beldurraren-garaipena

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Detailes
Martes a sábado: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Domingos y festivos: 11.30 - 13.30


Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).