Ikuspegi kuantikoak
Desde el 21 de Febrero 2025
Al 08 de Junio 2025

Komisarioa: Monica Bello
Urteko lehen erakusketa, Visiones cuánticas, Mónica Bello arte komisario eta historialariak komisariatua eta Genevako Arts at Cern (Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroa) zentroko egungo zuzendaria, fisika kuantikoan barneratzen da kuantikaren hainbat ikuspegi partekatzeko 11 artistak baino gehiagok ekoitzitako instalazio artistikoen bidez. Fisika kuantikoa, gero eta eztabaida zientifiko, politiko eta filosofiko gehiagoren protagonista, gure bizitzako alderdi asko iraultzeko gai den aldaketa-promesa bat da. Bien bitartean, hainbat herrialdetako erakundeek jakintza-eremu horren eta horri lotutako teknologien aldeko apustu irmoa egiten dute nazioarteko posizionamendua lortzeko lasterketa edo lehiaketa moduko batean.
Kuantikaren inguruko elkarrizketak oihartzun handiena duen testuinguru sozial batean, 2025. urtea Kuantikaren Nazioarteko Urtea izango da, eta Quantum, IBMren ordenagailu kuantikoa instalatuko da Donostian, Ikerbasqueren eskutik.
Arrazoi horiengatik, eta gai horietako batzuk gizartearekin partekatzeko, Tabakalerak, DIPCrekin, Teknikerrekin eta Genevako Cernekin batera, argia emango dio Visiones cuánticas izeneko erakusketa-proiektu honi, Basileako HeK-ekin eta Eindhoveneko MUrekin koprodukzio bat, erakusketak Tabakaleratik igaro ondoren hiri horietara bidaiatuko baitu.
Erakusketak 11 artistaren lanak bilduko ditu: Jaione Camborda, Yuri Pattison, Semiconductor, Abelardo Gil Fournier, Nicole L 'Huillier, Alice Bucknell, Adriana Knouf, Libby Heaney, Yunchul Kim, Joan Heemskerk eta Marina Rosenfeld. Erakusketa 2025eko otsailaren 21etik ekainaren 8ra egongo da zabalik.

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Detailes
De martes a domingo: 12:00-14:00 / 16:00-20:00

Teknologiaren artea
24 de Abr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
Zer pentsatua eman zidan Donostiako Tabakaleran ikusgai dagoen Visiones Cuánticas (izenburuak ez dauka euskarazko bertsiorik) erakusketak.