artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Galkorra dena ehuntzea: testurak, errepikapena, geometria, zirkulartasuna

María Cueto

Desde el 20 de Junio 2025
Al 20 de Septiembre 2025

galkorra-dena-ehuntzea-testurak-errepikapena-geometria-zirkulartasuna

Komisarioa: Leire Vergara

María Cueto. Galkorra dena ehuntzea: testurak, errepikapena, geometria, zirkulartasuna izeneko erakusketak 1889 eta 2023 bitartean eginiko lanen hautaketa bat aurkezten du. Lanek María Cuetoren arte-praktikak azken lau hamarkadetan izan duen bilakaera erakusten dute, ehungintzari eta zuntzaren arteari buruzko ikerketatik eratorritako kontzeptu eta estetika-baliabide ugarietatik abiatuta. Testura, errepikapena, geometria eta zirkulartasuna bezalako ideiekiko harremanetik sorturiko formak oinarri dituen bere arte-praktikari buruzko ikuspegi bat eskaintzen du mostrak.

Erakusketa ataletan banatuta dago eta atal bakoitzetik formatu, eskala, zuntzaren erabilera eta espazioaren gaineko esku-hartze ezberdinak hedatzen dira. Izenburuko kontzeptuek arte-baliabide gisa Cuetok egiten duen ehunaren erabilera ulertzen laguntzen dute, bere moldakortasuna, presentzia eta transzendentzia historikoa ere aintzat hartuz. Aipatu ibilbideak ehunaren materialtasunera gerturatzeko keinu ezberdinak eskaintzen dizkigu: ehun baten egitura film fotosentikor baten gainean ateratzean sortzen diren arrastoetatik artistak eskala txikiko edo ertaineko ehunetan esploratzen dituen zuntz begetal ezberdinen gurutzaketa kontaezinetaraino edo espazio baten gaineko ehunen translazio eskultorikoraino; izan ere, azken honek fenomenologiari, politikari eta iruditeria berriari loturiko gaiekin konpromisoa duen poesia-lengoaia aberats baten sorrera ahalbidetzen baitu.

Ehungintzak denbora-epe luze batean zehar garaturiko arte-esplorazioaren ondoriozko zuntzek eskaintzen dituzten aukera ugariak islatzen ditu erakusketak. María Cuetok konpromiso eta irauntza handiak agertu ditu zuntzak eta ehunak lantzen, baita ehungintza itzalera igaro zenean ere beste arte-lengoaia garaikide batzuen agertzearen ondorioz. Ehungintzak egungo arte-testuinguruan duen garrantzia nabarmentzen du horrek. Bere kemenak, nekaezintasunak eta aberastasun semantikoak mezu berriez kargatuta behin eta berriz bueltatzen diren formen zirkulartasuna aldarrikatzen dute.

galkorra-dena-ehuntzea-testurak-errepikapena-geometria-zirkulartasuna

Kubo Kutxa aretoa | Kursaal De, Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).