artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Evil Eye - Optikaren eta balistikaren historia paraleloa

Du 28 Janvier 2023
Au 04 Juin 2023

evil-eye-optikaren-eta-balistikaren-historia-paraleloa

"Izpi bisualaren" metaforatik Pierre Jules César Janssenen argazki-errebolberrera arte, optikaren eta balistikaren historia paraleloan garatu ziren eta dronean egin zuten bat azkenean, hiltzeko gai zen kameran.

1768an England's Royal Academy delakoak Tahitirako espedizio bat babestu zuen, Eguzkiaren aurretik igaroko zen Artizarra ikusteko behatoki astronomiko bat eraiki zezan. Artizarraren Igarotzea zen, mendean bitan baino gertatzen ez den fenomeno astronomiko itzurkorra. James Cook kapitaina zen HMS Endeavour izeneko itsasontziaren buru. Hala ere, bidaia haren xedea lurrak eskuratzea zen, espedizio zientifikoz mozorrotu zuten arren. Ozeano Barearen hegoaldea aztertzeko agindua zuen Cookek eta isilean gorde beharreko agindua zen, espedizioaren egiazko xedea Terra Australis Incognita kontinentea aurkitzea baitzen, "hegoaldeko lur-masa" ezezaguna, existitzen ez zen lur-masa bat. Aldiz, 1770eko abuztuaren 22an Britainia Handiarentzat erreklamatu zuen Australia ekialdeko kostaldea, eta Hegoaldeko Gales Berria deitu zuen. Artizarraren Igarotzeari dagokionez, espedizioak ez zuen horrenbesteko arrakastarik izan.

Argazki sekuentzialen serie bat grabatzeko gai zen lehenengo gailua Pierre Jules César Janssen astronomoak garatu zuen 1874ko Artizarraren Igarotzea ikusteko asmoz. Argazki-errebolberra kamera-sistema erraldoi bat zen, gurutze formako mekanismo bat zuen, Colt errebolberraren diskoaren antzekoa, eta erlojuaren orratzen norabidean bira zitekeen. Halaber, 72 segundotan 48 esposizio hartzeko gai zen dagerrotipoaren disko batean. Eadweard Muybridgeren aurreko esperimentuetan ez bezala, argazki-errebolberrak ez zuen banatutako kamera serierik behar. Janssenen tresnaren ondorioz asmatu zen kronoargazkigintza, Étienne-Jules Mareyk 1882an gailua egokitu eta hobetu eta segundoko 12 irudi hartzeko gai zen tresna bat egin zuenean. Kronoargazkigintzaren jatorriko helburua zientzialariei mugitzen ari ziren objektuak aztertzen laguntzea zen arren, alor berria industria zabalago bihurtu zen berehala. Astronomia optikaren esparrutik erabat aldentzen zen heinean, fisikak eskaintzen duen zehaztasun handiagora gerturatuz, kronoargazkigintzak neurketa astronomikoak edo mugimenduaren azterketak egiteko teknologia iluna izateari utzi zion eta modernitatea definitzeko bitarteko bihurtu zen; izan ere, hasten ari zen entretenimenduko industriaren adierazpenik boteretsuena zen.

"Izpi bisualaren" metaforatik Pierre Jules César Janssenen argazki-errebolberrera arte, optikaren eta balistikaren historia paraleloan garatu ziren eta dronean egin zuten bat azkenean, hiltzeko gai zen kameran. Baina ibilbide teknozientifiko horren babesean eta elkarlanean, arraza eta generoa bistaratzeko erregimen oso bat dago, abian den prozesu ideologiko bat iradokitzen du eta "gustu kontuetan kontingentea eta tokikoa denari —beharbada idiosinkrasikoa ere bai— natural itxura ematen dio, eta ondorioz, eztabaida guztietatik kanpo dago"1. Erakusketaren asmoa da begirada zuri horren indar egituratzailea kartografiatzea dimentsio zehatzean eta abstraktuan, eta tematizatzea, beste hari askoren artean, aireko ikuspegiak gerra osoarekin eta heriotza-munduak sortzearekin dituen loturak; gardentasun eta opakutasun kontuak; eta Jonathan Crary teoriko kulturalak izendatu zuen "begiradaren alderantzikatzea", pantaila bikoiztu eta begira duen behatzaileari begiratzen dion zaintzako gailu bihurtzen denean.

Komisarioak: Ana Teixeira Pinto eta Oier Etxeberria Bereziartua, Germán Labrador-ekin lankidetzan.

evil-eye-optikaren-eta-balistikaren-historia-paraleloa

Tabakalera | Puru-kaxen plaza, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Détails
Du mardi au dimanche: 12:00-14:00 / 16:00-20:00


begi-bistakoa-den-armategia
Clara Montero Tabakalerako Kultura zuzendaria, eta Ana Teixeira eta Oier Etxeberria erakusketaren komisarioak, atzo, hainbat artistarekin

Begi bistakoa den armategia

30 Janv. | Naroa Torralba Rodriguez [BERRIA.eus]

Urtarrilaren 28tik ekainaren 4ra bitarte, Evil Eye erakusketa dago Tabakaleran. Izaro Ieregi eta Azucena Vieites artisten lanak ditu, besteak beste. Jarduera programa bat ere izango du


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).