Les Corps Incorruptibles
Emilie Hallard
Du 15 Février 2023
Au 10 Mars 2023

Axular erakusketa-aretoa.
Institut Français-ek eta EHUkultura UPV/EHUko Kultura Zerbitzuak Emilie Hallarden 'Les Corps Incorruptibles' argazki erakusketa antolatu dute. Egilea argazkilari frantziarra da, eta bere lanaren bidez adin, tailu, genero eta kolore guztietako gorputzak aldarrikatzen ditu.
"Joan den mendeaz geroztik, emakume gazte, zuri, argal eta heterosexualen edertasun-kanon eskuraezin berberak dira hegemonikoak. Emakume eta gizonak frustraziora eta gorrotora daraman edertasunaren ideal eskuraezin baten bila daramatzaten argazki amaigabe photoshopeatuen bonbardaketa jaso behar dugu. Horregatik sortu dugu Corps Incorruptibles erakusketa, zeinak maitasun feminista, queer eta arrazakeriaren aurkako adierazpena izan nahi duen", azaldu du Emilie Hallardek.
Erakusketa otsailaren 15etik martxoaren 10era bitartean izango da ikusgai, 8: 00etatik 20: 00etara (astegunetan). Sarrera doan.

Bizkaia Aretoa - EHU | Abandoibarra Etorb., 3 - Bilbo (Bizkaia)

Zintzotasun erostezina
01 Mars | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
Emilie Hallard. 'Les corps incorruptibles' | Non: EHUko Bizkaia aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Martxoaren 10era arte.


