artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

BBKateak

Du 17 Juin 2022
Au 31 Décembre 2023

bbkateak

Museoak eraikin zaharreko 21areto irekiko ditu BBKateak ekimenaren bidez, eta bildumako bi artistaren arteko ezusteko topaketa bat erakutsiko du horietako bakoitzean. Aurrez aurreko horretan, artistak elkarrengandik urrunekoak izan daitezke denborari eta haien jatorri kultural eta geografikoari dagokienez, antzinako eta gaur egungo maisuen arteko elkarrizketa estimulatzaileak eragiteko, askotariko estiloak, interesak, formatuak eta diziplinak lotuz.

Museoaren ondare artistikoaren kronologia zabalari eta aberastasunari esker, erakusketa-aukera ugari eta narratiba berriak egin daitezke, bilduma birformulatu eta bisitaldia aberaste aldera; hain zuzen ere, horixe egin zen 2018an, Kirmen Uribe komisario zela aretoei eman zitzaien antolamendu berriarekin: ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. Orduan, hitz batek garai desberdinetako obrak biltzen zituen areto bakoitzean, eta haietako bakoitzaren historia protagonista bihurtzen zuen. Orain, hitzen ordez, bildumako artisten izenak, biografiak eta haien obra ederrak aurki daitezke.

Modu horretan, eta ekainaren 21etik aurrera, berriz bisitatu ahal izango da museoa, oraingoan, funtsen txandakatzean oinarritutako proposamen berri baten bidez, eta aldian-aldian berritzen joango gara, artista gehiagori ikusgarritasuna emateko eta publikoarekin harreman dinamikoagoa izateko.

Bildumaren erakusketa antologiko bat egiteko ideiaren aurrean, garai berezi hauetan, museoko arterako bestelako hurbilketa bat proposatu nahi izan diegu gure bisitariei. Eraikin zaharreko areto klasikoek espazioan sortzen duten sareak, areto eraberrituekin oraingoan, etenik gabeko topaketa-sekuentzia bat aurkezten digu, Icaza hallean hasi eta amaitzen den begizta batean kateatuta —halla Museoko sarrera nagusi bihurtu da—, Juan Muñozen Hanging Figures eta Nemesio Mogrobejoren eta Moises Huertaren obra klasikoak buru dituela.

Behin-behinekotasuna malgutzen da eta, diziplina arteko ikuspegi askeagoa izanik, sorkuntzako harremanetan jartzen du arreta; hala, ikusleek bisita pertsonalago bat egin dezakete, artelanak ikuspuntu berrietatik interpretatzeko. Helburu horrekin, pinturaren genero tradizionalak —paisaia, natura hila eta biluzia— eta bestelako interes eta diziplina garaikideak aurki daitezke elkarrekin.

Eskulturaren eta arkitekturaren arteko harremana aztertzen duen hitzaurre gisa, maiatzaren 6an, Trece a Centauro inauguratu zen, museoak Sergio Pregori (Donostia, 1969) egindako enkarguaren ondoriozko instalazioa. Eskala monumentaleko instalazio pneumatiko batek beteko du hurbileko handitze-lanak dituzten aretoak, gaur egungo lengoaia artistikoen eta eraikinaren zati horretako errepertorio arkitektoniko klasikoaren arteko norgehiagoka batean.

Ekainaren 21etik (asteartea) aurrera —eta jada udako ordutegian, museoa asteko egun guztietan zabalik dela—, lehenengo 21topaketak ikusi ahalko dira; udazkenetik aurrera, berriz, aldatuz joango dira, 50muntaketatik gora osatu arte, zeinetan 100artista baino gehiagok eta bildumako 300artelan inguruk parte hartuko duten. Programa martxan egongo da handitze-lanak egiten diren bitartean. Lehen atal honetan 43artista aurkeztuko dira (15jardunean daude gaur egun).

Ikasturtea hastearekin batera, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak zenbait hezkuntza proposamen egingo ditu, hainbat formatutan, eta proiektuaren izaera dinamikora eta hartzen dituen askotariko ikusleetara —ikasleak, prestakuntza jasotzen ari diren helduak eta beste talde batzuk— egokituko dira.

Museoaren metamorfosi arkitektonikoa etengabe aldatzen ari den bilduman islatzen da; gainera, aukera emango du etengabeko hezkuntza- eta hedapen-jarduera sortzeko.

bbkateak

Bilboko Arte Ederren Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'Åöuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).