Irudizkoa eta errealitatea
Carmen Calvo
Du 16 Septembre 2022
Au 11 Décembre 2022

Gustavo de Maeztu Museoak, 2022ko irailaren 16tik abenduaren 11ra bitartean, aldi baterako erakusketen aretoan, Carmen Calvo artistaren lanaren erakusketa bat bilduko du. Sortzaileak nazioarteko arte garaikideari egindako ekarpena nabarmendu nahi dugu, gaur egungo arte-panoramako artista espainiar kontzeptual adierazgarrienetako bat baita.
Erakusketan, ardatz kontzeptual baten inguruan dauden hainbat formatutako marrazkiak, objektuak, pinturak, argazkiak, collageak eta eskulturak biltzen dituen lanen bilduma dago. Lan horien bidez, artistak errealitate baten alderdi ezkutuak erakutsi nahi dizkigu, eta errealitate hori, interpretazioaren eta esku-hartzearen bidez, ezagutaraztea proposatzen digu.
Aurkitutako objektuen eta argazkien edo aldizkari-zatien gisako irudien esku-hartzea, erakusketa honetan aurki dezakegun guztiaren erakusgarri da, eta jolaserako elementu bat eta ironia nabarmena ditu beti.
Pintura kontzeptualaren parametroak proposamen original eta ireki bihurtzen ditu, eta hainbat prozedura artistiko batzen ditu, bokazio arkeologikoarekin, materialen eta objektuen bidez, eta emaitza oroitarazlea lortzen du. Bizitzaren eta artearen iraungitze-kontzeptuaren hausnarketa egiten du, eta, horrez gain, eguneroko gauzen memoria berreraikitzen saiatzen da objektu eta hizkuntza artistikoekin.
Erakusketarako sarrera doakoa da, Lizarrako pinakotekan egiten diren kultur jarduera guztiak bezala, eta irekita dagoen ordutegian bisita daiteke: asteartetik larunbatera, 9:30etik 13:30era; eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara, irailaren 30era arte. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.
Erakusketa hau Gustavo de Maeztu Museoak ekoitzi du, Altxerri Galeriarekin lankidetzan.

Gustavo de Maeztu | San Nikolas kalea, 1 - Lizarra (Nafarroa)


