Brasil modernoa margotuz
Tarsila do Amaral
Du 21 Février 2025
Au 01 Juin 2025

Tarsila do Amaralek Brasilgo modernitatea sortzen lagundu zuen eta haren lanak bertan murgiltzen gaitu Brasilen zein Europan oraindik ere gaurkotasun handia duten identitate- eta gizarte-auziak pizten dituen kontzeptu horren konplexutasuna agerian utzita.- 1920ko hamarkadan, Brasilen exotismoak Parisko lagunengan pizten zuen liluraz ohartu zen, eta konbentzioak eta aurreiritziak alde batera utzita bere paisaia fisiko eta mentalaz jabetzeko analisi-metodo bat eta logika formal bat aurkitu zituen kubismoan.
São Paulo eta Paris artean bizi zela, Tarsilak bi kultura-hiriburu horietako abangoardien arteko zubi gisa jardun zuen, eta bere kultura- eta gizarte-ingurunearen eraldaketa sakonetan lagundu zuen.
Hamarkadaz hamarkada, Tarsilaren obra bat etorri zen bere garaiarekin, beti berritzeko prest, emakume emantzipatu eta independente gisa artistak sasoiaren eta testuinguruaren arabera bizi behar izan zituen baldintza ezegonkorrak gorabehera.
Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta le GrandPalaisRmn-ek antolatu dute.

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)
Détails
En été (Du 17 juin au 22 septembre): 10:00 - 20:00 tous les jours | SINON: 10:00 - 19:00, du mardi au dimanche

Tarsila do Amaral: nortasun bat margotzeko erronka
25 Fév. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
1920ko hamarkadan Parisko abangoardia ezagutu, eta ezinbesteko artista izan zen Brasilgo modernismoaren bilakaeran. Haren 147 lan inguru jarri dituzte ikusgai Bilboko Guggenheim museoan.