Alef
Kimia Kamvari
Du 25 Novembre 2022
Au 05 Février 2023

Kimia Kamvari da aurten Artea abian proiektuan parte hartzen duen artista, aurreko bi edizioetan Nagore Amenabarrok eta Oier Iruretagoienak bere lanak aurkeztu ondoren. 2019 urtean sinatu zuten Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak bi erakundeen arteko elkarlana estutzeko akordioa, eta bertan jasotzen zen Artea Abian erakusketa programa. Sorkuntza garaikideari ematen zaio protagonismoa honen bitartez, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez, eta horrela, Kamvariren lanak ikusteko aukera izango dugu aurten Alef titulua duen erakusketan.
Laborategian izango da zabalik 2022ko azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 5era bitartean, doako sarrerarekin, museoaren irekiera ordutegian.
Ekimen honen bidez, bi erakundeek beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete. Helburu nagusia gune instituzional edo museistiko batean lehen erakusketa indibiduala egitea erraztea da, eta arte plastikoen eta arte bisualen testuinguruan dagoen behar bati erantzuten dio, hau da, artistentzako erakusketa espazioak eta aukerak inplementatzeari.
Proposamen honek Gipuzkoako panorama artistikoan dagoen hutsune bati erantzuna eman nahi dio, bi erakundeen ahaleginak batuz, San Telmo Museoak eta Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak 1970eko eta laurogeiko hamarkadetan egin zuten erakusketa eremuko lankidetzari berriro helduz. Helburu nagusia da oraindik erabat finkatuta ez dauden edo garapen fasean dauden ibilbideak dituzten sortzaileekin lan egitea.
Kimia Kamvariren erakusketa, Alef, bi zatitan egituratzen da. Lehenengoan, hondoratze dolinetan oinarritutako argazki serie bat aurkezten da. Artista 2019an hasi zen argazkiak ateratzen Irango lautadan zehar. Serieak lurraren lehortasunak tamaina desberdineko zuloak eragiten dituen fenomeno geologiko honen 73 argazki biltzen ditu. Barrunbe horiei kamera estenopeiko batekin argazkiak ateratzea erabaki izanak areagotu egiten du dolinei begiratzeko ekintza: gertakari fotografikoa gertakari geologikoari eransten zaio.
Erakusketaren bigarren zatia zuhaitz baten inguruan egituratzen da, zumearen inguruan. Zuhaitz horren materialtasuna 80 kilo zume-egurreko egur-ikatzaren bidez ikus daiteke aretoan, eta haren irudikapena, berriz, hainbat marrazkitan. Horien artean bat nabarmentzen da, museoko bildumako ikatz-zirizko arkatz bakarrarekin marraztu dena.
Alef persiar, arabiar eta hebreerazko alfabetoaren lehen letra da, eta El Aleph ere Borgesen ipuin ezaguna da. Letra gisa eta elementu narratibo gisa, Alefek hasiera sinbolizatzen du, aukera amaigabeak biltzen dituen energia. Alef Azadi hitzaren lehen letra ere bada (Irango azken asteetako protestetan entzuten den Zan, Zendegi, Azadi -Emakumea, Bizitza, Askastasuna- leloaren parte da).
Kimia Kamvari:
Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) Pinturan lizentziaduna da Teherango Arte eta Arkitektura Unibertsitatean, eta Ikerketa eta arte sorkuntza masterra egin du EHUn.
2006tik talde erakusketa askotan parte hartu du, eta azken urteotan baita bakarkako erakusketetan ere, Dastan Galleryn (Teheran) eta Cristina Enean (Donostia). Egoitzak egin ditu Tabakaleran (2017) eta Sormenaren Kabian (2018). Bere azken erakusketetan, Apeiron (Dastan Gallery, 2018), Nature Change (Cristina Enea Fundazioa, 2019) eta Event Horizon (Dastan Gallery, 2019), estilo eta kontzeptu aldaketa nabari da bere obran, non naturak eta aldaketak paper nagusia jokatzen duten. Azpimarratzekoa da 2015etik Astigarretan izan duen egonaldi luzeak izan duen eragina, leku horretan bere lana irauli egin baita kontzeptualki. Bere azken lanetan material organikoaren, instalazioaren, argazkigintzaren eta marrazkiaren erabilera nabarmentzen da.
Kimia Kamvari artistaren Alef erakusketa, Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren Artea abian proiektuaren edizio berrian
Erakusketa museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da azaroaren 25etik otsailaren 5era, doako sarrerarekin

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Détails
Du mardi au dimanche. (ouvert le lundi si jour férié ou pont).
Hiver (novembre - fin mars): 10:00 - 19:00
Été (fin mars - octobre): 10:00 - 20:00
21, 24 et 31 décembre (hors lundi): 10:00 -14:00.
1er et 20 janvier, 25 décembre: fermé.

Kaosen osteko hasiera berriak
14 Déce. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]
Kimia Kamvari. 'Alef' | Non: Donostiako San Telmo museoan. | Noiz arte: 2023ko otsailaren 5era arte.




