Hona Bostekoa!
Exposición colectiva
Desde el 27 de Marzo 2024
Al 08 de Abril 2024

- ordutegia: 18:00 - 20:00
Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako komiki bilduma daHona bostekoa!,bost komikilarikbost komiki labur sortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatuta. Beraz, bildumaren barruan, bost komiki aurkituko ditu irakurleak.Harresia, Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako istorioa, bi herrian arteko mugari buruzkoa.Gure basoak, Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landu du eta bertako basoen istorio kontatzen du.Txillardegi Bergaran,Kote Camacho de MiguelBergaran izan zen eta Txillardegiren euskalduntzeari buruzko komikia landu zuen;Handantza. Mattinek Usurbilen musikari buruz idatzitako istorioa da, eta azkenik,, Aritz Ibarrarebak, Saran, Urruñan, Beran eta Lesakan I. Mundu Gerrari buruz sortu duen istorioa kontatzenAldaxka pozoituakkomikian.
Geuretik Sortuak dinamikakoberritasunaizan zen komikigintza, lehendabizikoan ez baitzuten garatu, bakarrik literatura, antzerkia eta zinema.Komikigilehautatubakoitzak esleitu zitzaion herrian egin zuen egonaldia: "Bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko, ondoren haren lana herriko historiarekin lotu ahal izateko eta sortzailearen eta herriaren arteko zubi bat eraiki ahal izateko". Egonaldiaren ondoren, komikigile bakoitzak haren lana entregatu, eta bost hatzeko eskua osatuzutenHona bostekoa!komiki-bilduma hain zuzen ere."Hainbat herrietako istorioak eta historia batzen dira bertan, bost estilo eta kontaera oso desberdinetan, Euskal Herriko hainbat txokotako kontakizunak elkarlotuz lan bakar batean".
Erakusketarekin lotuta, Geuretik Sortuak ekimenean garatutakoHona bostekoa!Komiki bilduma aurkeztuko da: Apirilaren 4an, ostegunez,19:00etan Oxford aretoan.
Komikiensortzaileetako batek gidatuko dute aurkezpen solasaldia, Kote Camachok.

Oxford aretoa | Erribera Kalea, 19, 21 - Zumaia (Gipuzkoa)
Detailes
De lunes a viernes: 18:30 - 20:30
Fines de semana y festivos: 12:30 - 14:00 / 18:30 - 20:30


