Jonathan Escapa
Desde el 21 de Junio 2024
Al 07 de Julio 2024
![jonathan-escapa](https://artekaria.eus/lib/irudiak/diapo/--jonathan-escapa-w245837.webp)
"Atsegin ditut loreak. Beren distira. Maitasunarena bezalakoa.
Badira ertzak kizkurtuta dauzkatenak, zimurturik bezala, beren baitara hain bilduak, billete sorta biribilduak dirudite. Daga zuri parearen antzeko zerbait: kristala bezain hauskor eta gogor, bizia hartzen dute, isilik loratzen dira.
Haien gorputzak espazioa okupatuz doaz tximeleta eder saldoa jira eta bira dabilen bitartean, begirada mukuru betez.
Ematen duten maitasuna handia da, baina ez bertan igeri egiteko adinakoa.
Eta usainak airean zintzilik jarraitzen du, eta gorriak ernetzen, baina ez dakit amapoletatik den, edo gehiegi korapilatzen zaizkidan larrosen formek iltzatutako arantzetatik."
— Jonathan Escapa
![jonathan-escapa](https://artekaria.eus/lib/irudiak/diapo/--jonathan-escapa-w245837.webp)
Oxford aretoa | Erribera Kalea, 19, 21 - Zumaia (Gipuzkoa)
Detailes
De lunes a viernes: 18:30 - 20:30
Fines de semana y festivos: 12:30 - 14:00 / 18:30 - 20:30