Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Paul Pfeiffer
Desde el 30 de Noviembre 2024
Al 16 de Marzo 2025
Guggenheim Bilbao Museoak Paul Pfeiffer. Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea aurkezten du, artistaren orain arteko erakusketarik handiena Europan. BBKren babesari esker antolatutako erakusketa horrek Pfeifferren ibilbide osoa ordezkatzen duten hogeita hamar lan inguru biltzen ditu: egungo sortzailerik garrantzitsuenetakoen artean kokatzen duten lanak. 1966an Honolulun (Hawaii) jaio zen eta New Yorken bizi den Pfeifferren jardunak diziplina anitzak hartzen ditu —bideoa, argazkilaritza, eskultura eta instalazioa— eta ikuskizunarekin, pertenentzia senarekin eta desberdintasunarekin lotutako gaiak planteatzen ditu. Pfeiffer batez ere bere bideo zorrotzengatik da ezaguna. Haietan, hedabideek erabat hartuta duten mundu garaikidetik ateratako irudiak baliatuta, irudi horiek kontsumitzen dituzten ikus-entzuleengan duten eragina aztertzen du. Berak dioen bezala, "beti sortzen da galdera bera: Nork erabiltzen du nor? Irudiak egiten gaitu gu? Edo guk geuk egiten dugu irudia?".
Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)
Detailes
VERANO (Desde el 17 de junio hasta el 22 de septiembre): 10:00 - 20:00 todos los días | O 10:00 - 19:00, de martes a domingo.
Paul Pfeiffer: "Artelanaren pertzepzioa bera da artelanaren material plastiko nagusia"
02 de Dic. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
Gaur egungo ikus-entzunezkoetako artistarik esanguratsuenetako bat da Paul Pfeiffer hawaiiarra, eta haren 25 urte pasako ibilbidea biltzen duen erakusketa zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak.