artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Praktika Nomadak 2023-25

Erakusketa kolektiboa

2025eko Irailaren 26tik
2025eko Azaroaren 09ra

praktika-nomadak-2023-25

URIBITARTE40 aretoan Praktika nomadak 2023-25 erakusketa dago ikusgai; hots, honako artista hauen erakusketa kolektiboa: Juana Garcia-Pozuelo, Harald Gmeiner, Helena Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Perez-Curiel, Saray Perez Castilla eta Matteo Vettorello. Erakusketa irailaren 26tik azaroaren 9ra ikus ahal izango da..

PRAKTIKA NOMADAK 2023-25honako artista hauen erakusketa kolektiboa da: Juana Garcia-Pozuelo, Harald Gmeiner, Helena Guy Lhomme, Victor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Perez-Curiel, Saray Perez Castilla eta Matteo Vettorello. Proiektuan biltzen da Europako mugikortasunaren eta trukearen nazioarteko programan parte hartutako zortzi artistek 2023tik 2025era egindako egonaldi artistikoetan zehar sortutako obra. Programa BilbaoArtek sustatzen du, eta bertan sartzen dira Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia, Italia), Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria) eta JAD Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design (Paris, Frantzia).

Programa Bilboko Udalaren laguntzari eta Otaola Ubieta familiaren lankidetzari esker garatzen da, eta aukera ematen du hautatutako artistek iraupen desberdineko egonaldiak egiteko Europa-mailako ekoizpen-zentroetan; era horretan, Bilboko (Euskal Herria), Bregenz-eko (Austria), Parisko (Frantzia) eta Veneziako (Italia) artisten, erakundeen eta testuinguru kulturalen arteko lotura sustatzen da.

Erakusketa modu librean eta doan ikus ahal izango da 2025eko irailaren 26tik azaroaren 9ra, BilbaoArte Fundazioaren Uribitarte40 Aretoan. Ondoren, Veneziako Bienaleko Nazioarteko 61. Arte Erakusketarekin bat eginez, Fondazione Bevilacqua La Masan egongo da ikusgai, Giudecca 621 (San Cosmo zelaia, 30133 Venezia) 2026an, irailaren 17tik azaroaren 3ra bitartean.

Proiektua Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta Otaola Ubieta Familiaren mezenasgoari esker gauzatzen da, eta Fondazione Bevilacqua La Masarekin trukatzeko programaren babes egonkorra du.

Istituzione – Comune di Veneziarekin lankidetzan

praktika-nomadak-2023-25

Uribitarte40 | Uribitarte Pasealekua, 40 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00.
Sarrera doan.


bilbaoartek-praktika-nomadak-2023-25-erakusketa-zabaldu-du-uribitarte40-aretoan

Bilbaoartek "Praktika Nomadak 2023-25" erakusketa zabaldu du Uribitarte40 aretoan

| Urr. 03

Aretoan ikusgai daude honako hauen lanak: Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Héléna Guy Lhomme, Caterina Morigi, Víctor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Peréz-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.