artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Goren sakona

Ros Boisier

2025eko Irailaren 25etik
2025eko Azaroaren 16ra

goren-sakona

Erakusketak mendiaren irudikapen fotografikoa eta haren sinbolismo anitzak aztertzen ditu, Mendebaldeko tradizio bisualean errotutako arketipoak berrikusiz eta gure paisaiaren pertzepzio kulturalak zalantzan jarriz. Boisierrek paisaia menditsuaren inguruko irakurketa anitz eta irekia proposatzen du, artxibo historikoak eta sorkuntza garaikidea uztartuz.

Proiektuak La Araucanía, Bizkaia eta Asturiasko mendien arteko elkarrizketa proposatzen du, eta gai hauek jorratzen ditu: igoera, isiltasuna, gelditasuna, akatsa eta lekukotza. Artistak, bere irudiak eta Gerediaga Elkartea (Durango) eta Muséu del Pueblu d'Asturies (Gijón) bildumetatik jasotako argazkiak uztartuz, artxiboaren eta gaur egungo sorkuntzaren arteko zubia sortzen du.

goren-sakona

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00 | Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00 | Igandeak: 11:00 -14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.