artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Etorkizun ezeztatua

2025eko Urriaren 01etik
2026ko Urtarrilaren 11era

etorkizun-ezeztatua

Ziudadelako Arma Aretoa.

"Etorkizun ezeztatua" Greta Alfaro, Edu López eta Txuspo Poyoren erakusketa bat da, zeinetan elkarrizketa osatzen baitute Iruñeko Udaleko Arte Garaikideko Bildumatik –Juan Zapater da komisarioa– Armen aretorako datozen lan hautatu batzuekin.

Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduma 90eko hamarkadan sortu zen tokiko, nazioko eta nazioarteko sormen artistikoaren erreferente identitarioa ezartzeko xedez. Hiru hamarkada baino gehiagotan, ehunka lanek osatu dute funts garrantzitsu hau, baita hemen hautatutako piezek ere. Horietako batzuk "Etorkizun ezeztatua" izenburupean ekarri ditugu, eta horiek Greta Alfaro, Edu López eta Txuspo Poyoren proposamenen ondoan egoteak ezinegonak eta galderek zeharkatzen duten irudipena elkartzen den tokia proposatzen dute. Horiek guztiak, berdin noiz, zergatik eta nola sortu ziren, diskurtso polifonikoa osatzen dute garai honetako galdera nagusi bati buruz: bortizkeriak, tolerantziarik ezak eta gezurrak erasotzen duen orainaldi baten aurrean, ziurgabetasuna.

Komisarioaren hitza

Erakusketa honek baditu bi oinarri: batetik, gure inguruan presente dauden hiru artistaren proposamenak nabarmentzea eta, bestetik, haien lana eta Iruñeko Udalaren bildumako obra batzuk uztartzea. Hau da "alderatzea", hots, batzea, babestea, gertatzea.

Hiru artistak hautatu ditugu, hain zuzen ere, artista badirelako, erabateko konpromisoa dutelako artearekin, eta hainbat hamarkadatako ibilbide txukuna eta gogorra egina dutelako.

Bildumari dagokionez, badu denborazko jatorria: XX. eta XXI. mendeen arteko jauziaren inguruko hamarkadak.

Haren ernaldirik emankorrena, garairik aktiboena, 90eko hamarkadan izan zen, ematen baitzuen artelanak erosteak edo eskuratzeak berekin zekarrela arte garaikidearendako espazio bat sortzeko konpromisoa.

Gaur, bilduma honek dituen ehunka artelanetatik gutxi batzuk besterik ez dira hautatu. Hautatu dira, hain zuzen ere, "Etorkizun ezeztatu" hori ondoen islatzen dutenak. Beste testuinguru batzuetan sortu ziren, beste helburu edo asmo batekin, ziur aski, baina nolabait ere, egungo panoramaren aurrekariak izan ziren, eta abesbatza polifoniko bat osatzen dute Greta Alfaro, Edu López eta Txuspo Poyoren artelanekin batera.

Elkarrizketa horretatik edo alderaketa horien bitartez, agian, uxatzen ahalko dugu inguratzen gaituen automatizazio alienatzaile hori. Izan ere, esaten ahal dugu Tarkovskiren "stalker" betierekoaren rola antzezten dutela hiru artistek.

Haien lanen bitartez, hemengo "Zona"ren enigman murgilduko gara, bidelagun dituzten hogeita hamar egileen artelanen erantzunen erantzunarekin.

Helburu nagusia zera da: ikara-sentsazio arraro bat sortzea, gure sentsibilitatea handitzeko, baita iruditzen bazaigu ere bizi izan gabe fosildu diren zonbien munduan jira eta buelta ari garela.

Juan Zapater, Erakusketako komisarioa.

etorkizun-ezeztatua

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.