artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Latires

Nisa Goiburu

2025eko Urriaren 03tik
2025eko Abenduaren 08ra

latires

Latires erakusketak Goibururen beraren eta erakusketa honetan espresuki parte hartu duen Joaquin Araujo naturalista eta idazlearen testu poetikoak biltzen ditu. "Koadro bakoitza biziari, zeharkatzen gaituzten pultsuei egindako deia da: giza taupada, haizearen xuxurla, itsasoko olatuak, landareen ernamuina edo urtaroen betiereko zikloa", azaltzen du egileak.

Erakusketa begirada introspektibo batetik sortu da, etenaldi eta hausnarketarako borondatearekin. "Presa eta deskonexio garaiotan, Latires erakusketak lurrarekin eta haren erritmoekin konektatzeko espazio bat irekitzen digu", adierazi du Eneko Calvo Etxarte Cristina Enea Fundazioko erakusketa-teknikariak.

latires

Cristina Enea fundazioa | Mandasko Dukearen Pasealekua, 66 - Donostia (Gipuzkoa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.