artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ikasle maitea, zer begiratzen duzu?

ARCO fundazioaren bilduma

2025eko Irailaren 09tik
2026ko Otsailaren 08ra

ikasle-maitea-zer-begiratzen-duzu

Erakusketa honek begiratzen duenari begiratzea proposatzen du. ARCO Fundazioaren Bildumako formalki eta tematikoki anitzak diren lanen hautaketa batetik abiatuta, erakusketak arte garaikideko ikuslearen figurari erreparatu nahi dio, ikusle izateko modu desberdinak jorratuz. Horretarako, oinarritzat hartzen du artistak pieza bat sortzean ikusle-eredu bat imajinatzen duela; alegia, artista orok zenbait estrategia garatzen dituela lana jasoko duenaren jokabidea orientatzeko: obra orok ‘aurreikusten' du ikusle bat.

ikasle-maitea-zer-begiratzen-duzu

Nafarroako Unibertsitateko Museoa | Unibertsitateko kanpusa - Iruñea (Nafarroa)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.