Beste beldur batzuk
Antoni Muntadas
2025eko Urriaren 15etik
2026ko Martxoaren 01era

Bere belaunaldiko artista garaikide esanguratsuenetako bat da Muntadas, eta bere lana espiritu kritikoaren adierazpen gisa landu du, komunikabideen paisaiaren eta artearen eta hainbat diziplina eta metodologia arteko gurutzatzearen bidez.
Erakusketa obra berri baten inguruan antolatu da, lehen aldiz publikoari aurkezten zaiona, Museoak Zubiak eraikiz artistentzako egoitza-programaren barruan ekoitzia. "Beldurren artean" (2022–2025) izenburuko piezak 2005etik artistak abiatutako proiektu batean kokatzen da: mendebaldeko gizarteek XXI. mendearen hasieratik beldurra nola erabili duten argudio politiko nagusietako bat bezala aztertzen duen lan sorta batean.
Proposamen honek beldurra aztertzen du osagai integratzaile —baina ikusezin eta ukiezin— gisa, sanferminetako entzierroetan. Bideo-instalazio gisa aurkeztuta, ikuslea "lur eta zeru artean" inguratzen du, eta festaren eta hari lotutako erritu kolektiboen irudi ezohiko eta ustekabekoa eskaintzen du. Ikonografikoki abstraktua, instalazioak soinua jartzen du lehen planoan eta ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du hiriaren eta bere jai ezagunenaren inguruko iruditeria klixetik at. "Beste beldur batzuk" lan berezia da artistaren ibilbidean. Beldurra egitura dramatiko batean irudikatzen du, soinua protagonista dela, eta hiriaren irudiaren erretratu zeharkako bat eskaintzen duen ikonografia baten bidez. Nolabait, lan honek Covid-19aren pandemiak eragindako 2020 eta 2021eko konfinamendu garaian bizitako hiri-esperientziak berreskuratzen ditu, piezaren ekoizpena orduan hasi baitzen."

Nafarroako Unibertsitateko Museoa | Unibertsitateko kanpusa - Iruñea (Nafarroa)


