artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ataria (bat)

2025eko Urriaren 08tik
2026ko Urtarrilaren 18ra

ataria-bat

Iñaki de la Fuentek 1973an sortutako Itsasadarretik Abrara horma-iruditik hasi eta Ainara LeGardonek 2023an museoko bilduma Tabakalerara (Donostia) lekualdatzeko egin zuen Pausa Pulsar soinu-piezaraino, Ataria (bat)-ek Bilbori eta museoari lotutako espazio eta erakunde artistikoetarako berariaz asmatutako produkzio-multzo baterako denbora-esparrua eratzen du. Kronologia zabal horrekin, obrek erakusten dute 1970eko hamarkadatik aurrera, museoak lehen handitzeari ekin zionetik aurrera, egindako praktika artistikoen izaera publiko eta hedatua.

Hogeita hamar bat obrak hartuko dute Líbano eta Beascoaren eraikinaren beheko solairuan ireki zen antzinako ataripe edo atariaren espazioa, zeinak estalitako plazaren izaera berreskuratu duen. Hainbat pieza garrantzitsu erakutsiko dira, hala nola Agustin Ibarrolaren Euskadi horma-irudi artikulatua (1977-1979), berriki zaharberritua; Richard Serraren Denboraren materia maketa (1994-2005), Guggenheimerako pentsatua; Juana Cimaren Sugoi margolana (1985), Bilboko Alde Zaharreko Lamiak kafetegian egon zena; eta hiriko arte-zentroek ekoitzitako hainbat lan, Itziar Okariz (BilbaoArte), Gema Intxausti (Rekalde Aretoa) edo/eta Elena Aitzkoaren (Azkuna Zentroa) eskutik.

Erakusketak arreta berezia eskainiko die gure museoan sortutako proiektuei, hala nola Jose Luis Zumeta, Dario Urzay, Jon Mikel Euba, Maider López eta June Cresporen esku-hartzeei.

ataria-bat

Arte Ederren Bilboko Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Udako ordutegia: Egunero irekita. Uztailaren 1etik irailaren 15era: Astelehenetik larunbatera, 10:00 - 20:00. Igandeetan 10:00 - 15:00. | Ekainaren 6, 13, 20 eta 27an museoa 19:00etan itxiko da.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.