artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Merkurioren disidentzia

Fernando Renes

2025eko Urriaren 03tik
2025eko Azaroaren 16ra

merkurioren-disidentzia

Fernando Renes-en (Covarrubias, 1970) marrazkiek hutsune horri erreferentzia egiten diote, eta horretarako, Merkurioz baliatzen da; I.Calvinorentzat arte-sorkuntzari ezinbestean lotutako bidelaguna zena eta aldi berean, trukeei, merkataritzari eta trebetasunari lotutako jainkoa ere badena. XXI. mendean Merkurioz baliatzeko dagoen joerak jarrera erlazionala, zeharkakoa eta irekitasunaren aldekoa adierazten du, hain zuzen ere digitalizazioak eta berehalakotasunak kanpoan utzi duten jarrera bat, eta gaitasun konektiboa desagertarazi duena (Ukraina). Merkuriorik gabe, eta digeritzeko tarterik ez duen kontsumorako sasoikako langile bihurtuta, edozein kontakizunari uko egiten diogu une oro biltzen ditugun ideiak irentsiz, eta horiekin salerosketan aritzeko ikuspegi desberdinetatik elikatzeko beharrik sentitu gabe (Pizarro).

Renesen marrazkiak ikustean, ukigarria dena zalantzan jartzera behartuta ikusten dugu geure burua, eta errealitatearen geruza anitzak berriro bereizteko gai gara (Tankea). Sinbolo bakoitzak esanahi berri bat ematen digu, eta horrek salerosteko eta munduan bizitzeko eguneroko ohiturak birpentsatzera behartzen gaitu. Geure buruaren kontalari bihurtzen gara, esanahiaren eta denboraren jabe. Bestelako denbora bat, sasoikako langilearena ez bezalakoa; izan ere hari, balio ekonomikoa gailentzen baitzaio balio sinbolikoaren aldean, eta digeritu gabe kontsumitzen du, esanahia galdu duelako.

Fernando Renes (Covarrubias, 1970) Bilbo eta Covarrubias artean bizi da, eta bi hirietan lan egiten du.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen (1994), eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean (2017). 90eko hamarkadan jardunean hasi zen, eta batez ere marrazkiak eta animazioak egiten zituen. 17 urtez New Yorken eta Erroman bizi ostean, 2014an Espainiara itzuli zen, eta zeramika lantzeari ekin zion; hain zuzen, euskarri tridimentsional eta arrunta eman zien bere piezei. Toki askotan egin ditu bakarkako erakusketak: Nexo990 Espazioan; Palentziako Monzón de Camposen (2024); MUSACen, Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoan (2022); Iruñeko NUPen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2021); Bilboko BilbaoArte Fundazioan (2019); Burgoseko CAB Caja de Burgos Arte Zentroan (2019); Malagako Genalguacil Herri Museoan (2024 eta 2017); Salamancako DA2-n (2015); Madrilgo La Casa Encendida-n (2006) eta New Yorkeko TRANS>area-n (2005). Egilearen lanak hainbat bildumaren parte dira: Botín Fundazioa (Santander); Centre d´art La Panera (Lleida); Federico García Lorca Fundazioa (Granada); MUSAC Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoa (León); Artium Museoaren bilduma (Gasteiz) eta Queens Museum of Art (New York).

merkurioren-disidentzia

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.