Amazoniak. Antzinako etorkizuna
CCCB
2025eko Urriaren 31etik
2026ko Apirilaren 12ra

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketak lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzen gaitu, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologiko izugarria ezagutzeko.
Amazoniako kulturari begirada korala eskaintzen dio eta bertako ahotsak aldarrikatzen ditu, artea, pentsamendua, zientzia edo aktibismoa oinarri hartuta, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak.
Munduko biodibertsitate-gordailu handiena da Amazonia, eta bertan bizi da planetako espezieen hamarrena. Lurralde mehatxatua ere bada; izan ere, hainbat bizimoduren arteko harreman-geruza konplexu bezain meheez osatua da, eta horrek ohartarazten gaitu gure ingurunea zein hauskorra den klima-kolapsoaren garaian.
Amazoniaren —eta, hedaduraz, planetaren— etorkizunerako konponbidea beti hor, arbasoen legatuan, egon delako uste osoa da arbasoen etorkizunaren kontzeptu kolektiboa artikulatu duten jatorrizko herri horien pentsamendu aktibistaren ardatza. Naturarekin bat egiten bada eta giza nagusitasuna zalantzan jartzen bada soilik apurtu daiteke bere sustraiak aurrerapenaren ideian dauzkan narratiba, aurrerapena denboraren kontzepzio lineal gisa hartzen baitu, eta hori ez dator bat kultura indigenen denborazkotasun-ziklikoarekin.
Amazoniatik sortutako proiektua da hau, besteak beste, artisten, aktibisten, pentsalarien, historialarien, antropologoen, arkeologoen, zinemagileen eta kuradoreen ahotsak eta ekintzak oinarri hartuta, eta kartografia alternatiboaren bidez egin daitekeen bidaia modukoa da. Amazonia unibertso konplexua da, bederatzi herrialde dira haren parte, eta kolonizazio-prozesuetan ezarritako mugak dituzte, jatorrizko lurraldeekin bat ez datozenak. Ezinezkoa da Amazonia bakar batez hitz egitea: hortik dator, hain zuzen ere, izenburuaren plurala, kontzeptu monolitiko bakar batera mugatu ezinezko errealitatea osatzen duten erresistentzia-moldeen aniztasun osoa islatu nahian.
Eskualde horren oroimena eta oraina dekolonizatzen saiatzeko, zalantzan jarri behar dira orain arte mendebaldeko arrazoimenaren hierarkia mugiezinak, munduaren erdialdetik azaleratzen den milaka urteko jakinduria hori txertatzeko. Agian ez da berandu izango indigenen ezagutzaren eta pentsamendu zientifikoaren artean elkarrizketa irekia imajinatzeko.
Erakusketa hau San Telmo Museoak antolatu du eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonak -CCCB- ekoiztu. Claudi Carreras da bere komisarioa.
Komisarioarekin lankidetzan aritu dira: Carlos Valério Aguiar Gomes, Eliane Brum, Emilio Fiagama, Lilian Fraiji, Nelly Kuiru Castro, João Paulo Lima Barreto, Eduardo Góes Neves, Daiara Tukano, Rember Yahuarcani, Joseph Zárate.
Instalazio artistikoak: Andrés Cardona, Emilio Fiagama, Colectivo MAHKU (Ibã Sales Huni Kuin, Kássia Valéria de Oliveira Borges, Acelino Sales Huni Kuin, Yaka Sales Huni Kuin), Elías Mamallacta, Cordelia Sánchez, Olinda Silvano, Rember Yahuarcani
Obrak: Lalo de Almeida, Alberto César Aráujo, Ashuco, Higinio Bautista, Rafa Bqueer, Luiz Braga, Sérgio Carvalho, CEA, Chicha ADS, Coletivo Água (Pablo Albarenga, Soll Sousa y Mariana Greif), Rosalba Cuelo, Paulo Desana, Estúdio Bijari, Laíza Ferreira, Nicola Ókin Frioli, Yefferson Huamán, Karl Joseph, Emi Kondo, Pedro Martinelli, Leydy Martínez Panduro, Monky, Victor Moriyama, Musuk Nolte, Jorge Panchoaga, Gerardo Petsain, Berna Reale, Lili Sandoval Panduro, Leslie Searle, Gena Steffens, Marc Alexandre Tareu, Tawna (Nixon Andy, Tatiana López, Enoc Merino Santi, Boloh Miranda, Sani Montahuano, Mukutsawa Montahuano, Lucía Villaruel), Daiara Tukano, Iván Valencia, Wara Vargas, Márcio Vasconcelos, Versus Photo (Gihan Tubbeh, Musuk Nolte, Renzo Giraldo), Gê Viana, Fernando Vilchez, Zecarrillo, eta Peruko Bora, Kukama eta Urarina komunitateetako artisauak.

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.

Erakusketa bat 'munduaren bihotzari'
Aza. 06 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa ireki dute Donostiako San Telmo museoan. Amazonian bizi diren hainbat artistak egindako piezaz osatuta dago, baina ez da erakusketa soil bat: antolatzaileen esanetan, 'bidaia sentsorial bat' ere bada.


