Lurraren arteak
2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Maiatzaren 03ra

Guggenheim Bilbao Museoak Lurraren arteak aurkezten du, lurzorua ardatz hartuta —espazio materiala eta ekosistema partekatua den aldetik— arte garaikideak harekin hartu-emanean jartzen gaituen moduak aztertzen dituen erakusketa anbiziotsua, Iberdrolak babestua. Museoak Ingurumen Jasangarritasunarekin duen konpromisoaren baitan, Lurraren arteak adierazpide artistikoen kartografia multidiziplinarra eta askotarikoa eskaintzen du —arte bisualak, arkitektura, artisautza eta diseinua tartean— gure planetak bizi duen klima-aldaketaren eta krisi ekosozialaren aurrean tresna, aukera eta etorkizunen eszenarioen inbentario bat aurkezteko. Erakusketa Iberdrolak babestua da, eta oraingoan bere bildumako hiru artelan utzi ditu maileguan bertan ikusgai jartzeko.

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


