artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Harien Isla

Irati Bazeta

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Urtarrilaren 07ra

harien-isla

Irati Bazeta 2024ko Sormen Bekaren irabazleak Harien isla erakusketa aurkezten du.

Haria, ehun baten albainu luze eta meharra, josteko erabiltzen dena.

Lan honen helburua intersekzionalitatea tresna analitiko kritikotzat hartuta euskara jendea osatzen duten askotariko errealitateak arakatzea da, hariak eta egiturak ikusaraztea, botere sistemez gogoeta eginez. Ezagutza kokatuan oinarrituta dago lana, ezagutza bat testuinguru zehatz batean garatua eta erabilia da, leku, kultura, esperientzia edo komunitate jakin bati lotuta; kasu honetan, egilearenari. Ikuspuntua azaltzea ezinbestekoa da, neutraltasuna ez baita existitzen eta bakoitzak bere errealitatetik, baldintzetatik eta ideietatik ekiten dio sorkuntza lanari. Sorkuntzaren bidez gogoeta bultzatu nahi du Harien Isla proiektuak. Horregatik, lanek, hitzek zein galderek ikuslea ispiluaren aurrean jarri nahi dute, erakusketa gogoetarako espazio bilakatu eta ikusleek haien hausnarketak partekatu ditzaten ibilbidean zehar. Errealitate konplexuak harilkatuz, begirada propioa aktibatzeko gonbita luzatu nahi du, elkarrizketa eta partehartzea erdigunean jarriz.

harien-isla

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00 | Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00 | Igandeak: 11:00 -14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.