Palais
Alex Reynolds
2025eko Urriaren 30etik
2026ko Urtarrilaren 04ra

Palais lanean (2020), Alex Reynoldsek (Bilbo, 1978) XIX. mendeko eraikin bat zeharkatzen du, Bruselako Justizia Jauregia, Leopoldo II.aren erregealdian 1883an inauguratua. Bere garaiko arkitektura-proiekturik erraldoiena izan zen Europan. 26.000 m²-ko kupula Bruselako hiri-paisaia zabalean gailentzen da. Estatuko boterearen, ordenaren eta legearen sinboloa da; eta erakundeen burokraziaren, pisuaren eta kontrolarena ere bai. Eraiki zutenean, auzo oso bat eraitsi zuten, Marolles izenekoa, eta milaka pertsonak alde egin behar izan zuen bertatik etxea utzita.
Reynolds gorputz erraldoi horretan barneratzen da, bere kamerari galdera bat balitz bezala helduta, bere korridore, igogailu eta bulegoetan barneratzeko, han sortzen diren soinuak erregistratuz: ur-tantak, oihartzunak, arnasa, bere oinen arrastaka. Jauregiaren handitasunean, espazio objektibo izateari utzi eta organismo bizi bihurtzen da, usaintzen duena, pitzatzen dena, eta egilea digeritu, eta ikusten duena.
Reynoldsek sartu-irten klandestino hori gorputz-esperientzia bihurtzen du, hitzik gabeko elkarrizketa gorputzaren eta zeharkatzean aktibatzen denaren artean. Espazioan zehar, eskala aldatuz doa. Horrela, arkitekturak berak izaki ñimiño bihurtzen du artista noizbehinka, eta, beste batzuetan, sabaia ukitu arte hazten du. Egileak proiektuaren hasieran kokatzen duen 2017ko testu performatibo batean, honako joera hau jasotzen da: "... ñimiñoa naiz", "... baldarra naiz", "... oso altua naiz". Eraikina eta artista erlazionatuta daude elkarren arteko urratze, arreta eta susmo prozesu batean.
Palais keinu poetikoa eta aldi berean keinu politikoa da: artistak pitzadura bat sartu du botere-espazio horretan, entzuten, behatzen duen gorputzarena, erakusten duen opakutasuna argitzera ausartzen dena.

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan

Artium museoak Alex Reynolds-en Palais (2020) bideoa aurkezten du, museoko bildumarako berriki erositako lana
| Aza. 08
Palais obrak Reynoldsek Bruselako Justizia Jauregian barrena egindako ibilaldi batzuk dokumentatzen ditu, eta Z Aretoan aurkezten da, Palais, del pie al ojo a la mano, 10'37" izeneko diptikoarekin batera. Diptikoak bideoaren sekuentzietako bat erakusten du paperera transkribatuta.


