artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

An¿nima

Txuspo Poyo

2026ko Otsailaren 19tik
2026ko Maiatzaren 17ra

an-nima

Txuspo Poyok (Altsasu, Nafarroa, 1963) bere ibilbidean barrena osatu duen corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak uztartzen ditu, besteak beste, zinema, bideoa, argazkia eta instalazioa. Horien bidez, kulturaren, teknologiaren eta politikaren arteko elkarguneak aztertzen ditu. Bere lanean, askotan, zalantzan jartzen ditu errealitatearen eta fikzioaren, zientziaren eta mitologiaren, iraganaren eta orainaren arteko mugak, eta sortzen duen narratiba bisualak gogoeta piztu nahi du aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituzten loturei buruz.

Anonima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzari egiten dio erreferentzia, eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egin dituen proiektu artistiko gehienak biltzen ditu.

Álvaro de los Ángeles idazle eta ikertzaileak komisariatuta, artistaren proposamenen hautaketa bat bildu du, unibertso propio eta pertsonal bat sortu baitu, gai historiko eta dokumentalekin duen interesa eta proiektu artistiko gisa nola gauzatu dituen uztartuz. Era berean, erakusketak argi jasotzen ditu bere lanen sormen-ibilbidea, eta metodologia eta baliabide materialak, formatuak eta lengoaia garaikideak erabiltzean berrikuntzarako duen gaitasuna.

Garrantzia du jakiteak nola formalizatzen duen Txuspo Poyok bere praktika artistikoa, Cadáveres exquisitos (Gorpu bikainak) eta antzeko proiektuetan. Egunkarietako ehunka bilberritan parte hartu du, imajinario pertsonal eta kolektiboaren parte den ondare baten berezitasuna nabarmentzeko. Era berean, horra hor, Izaro, Expediente: Túnel de la Engaña eta Gabinetes pedagógicos, identitate, historia eta ikerketen ondarearen erretratuak. Horietan guztietan, material dokumentala da haria, eta diziplina askoko lan bat ehuntzeko erabiltzen du, bideoaren, eskulturaren eta argazkiaren bidez zabalduz.

Anonima da orain arte Txuspo Poyoren lanari buruz egin den erakusketarik zabalena, sakonena eta esanguratsuena. Gonbidapen bat da bere obraren sakontasuna eta konplexutasuna berriz deskubritzeko, eta ulertzeko nola aurreratu dituen orain arte garaikidearen eta kultura globalaren muinean dauden funtsezko eztabaida asko

an-nima

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik igandera, 11:00 - 20:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.