Erromaren asmakuntza
Giovanni Battista Piranesi
2026ko Urtarrilaren 23tik
2026ko Apirilaren 26ra

Erakusketa honetan, XVIII. mendean itzal handia izan zuen sortzaile bat ezagutzeko aukera dugu: Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitekto honek grabatua landu zuen Erroman, akuafortea tresna kritiko eta proiektual bilakatuz. Arkeologiaren eta irudimenaren arteko nahasketa ikus daiteke bere biografian. Piranesik antzinaroa neurtu, dokumentatu eta sailkatzen du, baina baita arkitektura mental gisa berrasmatu ere. Erakusketa osatzeko, José Ignacio Olaveren bilduma erabili dugu, serie osoak, egoera aldaketak eta kalitate handiko aleak batzen dituen lagin aparta. Estanpa multzo bat bainoago, laborategi piranesiarra daukagu gure aurrean: lamina bakoitza aldi berean da irudia, dokumentu teknikoa eta lekukotza editoriala. Durangon erakusketa hau izateak, beraz, artista honen oinordetzaren irakurketa garaikidea egiteko aukera eskaintzen digu. Hala, antzinaroaren arrastoei, historiari eta errepresentazioaren botereari buruz gogoeta egiteko espazioa bihurtu nahi dugu museoa.

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 10:00 -13:00 / 17:00 - 20:00 | Larunbatak: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00 | Igandeak: 11:00 -14:00


