Eraisketagatik irekia
efrén
2026ko Martxoaren 13tik | 19:00
2026ko Apirilaren 30era

"Eraisketagatik irekia": materialak berriz jaiotzen direnean
Erakusketak berrerabileraren poetika aztertzen du: objektu ezagunakartearen bidez eraldatzen dira, forma berriak, azal berriak eta kontakizunberriak bereganatuz.
Desio Artspacek Abierto por derribo (Eraisketagatik irekia) aurkezten du, efrén artista donostiarraren bakarkako erakusketa, martxoaren 13tik apirilaren 30era Bilboko Maiatzaren Biko kaleko galerian bisitatu ahal izango dena. Inaugurazioa martxoaren 13an izango da,19:00etan, artistaren presentziarekin.
"Abierto por derribo" (Eraisketagatik irekia) ekonomia zirkularraren kontzeptuaren ingurukoproiektua da, eta aukeratutako materialek protagonismo handia dute bertan. Agian gertukoak direlako, egunerokoak, "etxean ibiltzekoak", efrenek familiartasun atsegin batetik heltzen die, jolas batean bezala. Jolas sortzaile horretan, jasangarritasunarekin duen konpromisotik abiaturik, esku-hartze, berrerabiltze eta birziklatzearen bidezeraldatu egin nahi izan ditu.
"Eraldaketa honek ikuslea beste leku batzuetara eramatea bilatzen du, bai formalki eta mentalki. Izan ere, lanak beste unibertso bati dagozkio" — efrén

Desio Artspace | Maiatzaren Biko Kalea, 12, Behe ezker, Ibaiondo - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 17:00 - 20:00 | Larunbatetan: 11:00 - 14:00 | Edota hitzordua hartuz.






