artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Isiltasuna entzunez

Edouard Solorzano

2026ko Martxoaren 06tik
2026ko Apirilaren 12ra

isiltasuna-entzunez

Edouard SOLORZANO isil eta apala da, baina hitz gutxi batzuk aski ditu ia berrogei urtez artista bizia bideratu dioten bilaketa eta planteamendua laburbiltzeko. Lurra landuz edo marraztuz, zizelkariak emozio estetikoa bilatzen du, batez ere gizakiaren irudikapenean, hori izan baitu beti gai kutuna.

Solorzanoren eskulturek, brontze isuri, hareharri moldatu edo metal tolestuzkoek, ohiko gaiak jorratzen dituzte maiz (bikotea, amatasuna, biluztasuna…), Pierre Espilek Solorzanori buruz idatzi zuenez, bere lanek "Maillolen gozotasun harmoniatsua" ekartzen dute gogora, "abstraktutik hurbil". Klasizismotik aldentzeko, Solorzanok eskultura arkaiko eta primitibora jotzen du, denboraz kanpoko forma soilen bila; nahasketa horrek nortasun eta bizitasun handia ematen die obrei, bolumenen orekari eta harmoniari esker. Erliebeekin, betearekin eta hutsarekin jolasean, zizelkariak figurazioa bere egiten ditu, aurretik Henry Moore edo Alexander Archipenkok egin zuten bezalaxe.

Sorkuntza bakoitzean, formak eta edukiak koherentzia osoa dute; ikuspuntu askotatik begiratzekoak dira, eta barnea eta kanpoa ezin hobe adierazten dute. Artista kezkati eta arduratsuak adierazkortasun handiko figurazio findua agertzen du eta, Solorzanoren beraren hitzetan, "errealitatea bihurtzen du, visita azaleratzeko".

isiltasuna-entzunez

Rotonda | Maurice Ravel plaza - Donibane Lohizune (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.