artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Konposaketak

Rafael Lafuente

2023ko Urtarrilaren 20etik
2023ko Maiatzaren 14ra

konposaketak

20. urteurreneko programazioari lotuta, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak erakusketa zabala eskainiko dio Rafael Lafuenteren (Vitoria-Gasteiz, 1936-2005) lanari.

Berrogeita hamar urtez Rafael Lafuentek pintura egiteak zer esan nahi duen aztertu zuen. Ezabatze eta arazketa formaleko prozesu jarraitu batean, serieetan lan eginez, egileak lengoaia geometriko hutsa garatu zuen. Kolorea, lerroa, planoa, konposizioa, pintura-teknikak eta euskarriak ez ziren menderatu beharreko elementuak, baizik eta lanaren emaitzan erantzukizuna zuten laguntzaileak. Haren lanean elkarrizketa hori irekita mantendu zen ibilbide osoan zehar, nazioarteko korronteek zabaldutako lengoaia eta diskurtso artistikoen garapenarekin lotutako ikerketa eta esperimentazio etengabean.

Artium Museoaren funtsetatik datozen lan enblematikoekin batera, erakusketaren zatirik handiena artistaren estudiotik bertatik dator, margolariaren familiak berreskuratu eta kontserbatu duen dokumentu- eta obra-funtsa. Gainera, margolanen aldamenean, erakusketak marrazki, prozesu eta proiektuen bidez erakusten digu, horietako asko lehen aldiz ikusgai, artistaren nortasun sortzailearen profil zabal eta konplexua.

Erakusketaren inaugurazioa dela eta, solasaldi bat antolatua da artistaren semea den Gorka Lafuente, Gorka Basterretxea eta Enrique Martínezen artean.

konposaketak

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


pasaerako-sorpresak
Rafael Lafuenteren hainbat margolan, Gasteizko Artium museoan, Konposaketak erakusketan. RAUL BOGAJO / FOKU

Pasaerako sorpresak

Mai. 11 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Rafael Lafuente. 'Konposaketak' | Non: Artium museoan, Gasteizen. | Noiz arte: Maiatzaren 14ra arte.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.