artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Elkar topatzea

Nerea Gundín

2026ko Martxoaren 28tik
2026ko Maiatzaren 03ra

elkar-topatzea

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.

Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.

Nerea Gundín Arte Ederretan graduatua da, Pontevedrako Unibertsitatean, eta Pinturan masterra du, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere lan artistikoak sortze-prozesua esplorazio intuitibo eta sentsorial gisa igarotzen du, non marrazteko ekintza bide bihurtzen baita, ezezagunerako eta benetakotasunerako bide. Marrazkia da bere lanaren euskarria, keinu ia espontaneo bat, ukiezinari eta haragizkoari forma ematen diona. Bere jardunbideak ezustekoa harrapatu nahi du, errakuntzatik edo ekintza erotutik sortzen den ustekabe iheskor hura.

Egiteko jardunean introspekzio bihurtzen da prozesua. Lurra ikusi gabe, dimentsio fisiko edo etereoak ulertu gabe, aurrerantz ibiltzean datza, zurirantz ibiltzean. Ustekabekoa sartu egiten da, hegaldian ehizatzen den sorpresa bat bezala. Harrapatzea da, batzuetan, ekintza gakoa. Marrazkiek eusten diote ia gauza guztien egiturari, erraz isurtzen dira eskutik eta horrek zentzua ematen die. Haratago doana gidoiratzen duten formak dira, materian ukimenezkoa bihurtzen dena eta haragizkoan presente. Tolestu eta laztana markatzen dutenak dira.

Marrazkiaren eta haien baliabideen inguruko ikerketa egiten du. Orain, bihurgune, burbuila eta trazutik irteten diren gainerako izakien bideak zeharkatzen dituen formen garapena, zeharkatzen edo zatitzen dituzten lerroen ondoan. Marrazkia hedapen-prozesu bihurtzen da hemen, hazten ari den gorputzaren esplorazio: irudiak hedatu, ugaldu eta gorputz-atal gisa sortzen dira, azalera handietan. Dena okupatzen dute eta ertzetaraino puzten dira.

Arte Ederretan Graduatua, Pontevedrako Unibertsitatean, eta Pinturan masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere lan artistikoak sortze-prozesua esplorazio intuitibo eta sentsorial gisa igarotzen du, non marrazteko ekintza bide bihurtzen baita, ezezagunerako eta benetakotasunerako bide. Marrazkia da bere lanaren euskarria, keinu ia espontaneo bat, ukiezinari eta haragizkoari forma ematen diona. Bere jardunbideak ezustekoa harrapatu nahi du, errakuntzatik edo ekintza erotutik sortzen den ustekabe iheskor hura.

Egiteko jardunean introspekzio bihurtzen da prozesua. Lurra ikusi gabe, dimentsio fisiko edo etereoak ulertu gabe, aurrerantz ibiltzean datza, zurirantz ibiltzean. Ustekabekoa sartu egiten da, hegaldian ehizatzen den sorpresa bat bezala. Harrapatzea da, batzuetan, ekintza gakoa. Marrazkiek eusten diote ia gauza guztien egiturari, erraz isurtzen dira eskutik eta horrek zentzua ematen die. Haratago doana gidoiratzen duten formak dira, materian ukimenezkoa bihurtzen dena eta haragizkoan presente. Tolestu eta laztana markatzen dutenak dira.

Marrazkiaren eta haien baliabideen inguruko ikerketa egiten du. Orain, bihurgune, burbuila eta trazutik irteten diren gainerako izakien bideak zeharkatzen dituen formen garapena, zeharkatzen edo zatitzen dituzten lerroen ondoan. Marrazkia hedapen-prozesu bihurtzen da hemen, hazten ari den gorputzaren esplorazio: irudiak hedatu, ugaldu eta gorputz-atal gisa sortzen dira, azalera handietan. Dena okupatzen dute eta ertzetaraino puzten dira.

elkar-topatzea

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.