artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Muskoko

Leyre Arraiza

2026ko Apirilaren 01etik
2026ko Ekainaren 28ra

muskoko

Leyre Arraiza (Izaba, 1997) artista plastikoa eta ikertzailea da; egun, Arte Garaikidearen Ikerketan doktoregaia da EHUn. Artean graduatu zen eta Ikerketa eta Sormena Arte Garaikidean Masterra egin zuen EHUn; bestalde, Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikari titulua ere badu.

Hainbat sari eta beka jaso ditu bere lanak, hala nola Ertibil Bizkaia, Nafarroako Artista Gaztearen Saria eta egonaldia BilbaoArte Fundazioan.

Bere lana erakusketa kolektibo eta indibidual askoren parte izan da, besteak beste, Montehermoso Kulturunean, Rekalde Aretoan, Itsasmuseumen, Huarte Zentroan, Artnueve galerian eta Harriak programan.

Herética(s) kolektiboko kidea da, eta performance eta ikerketa eszenikoko proiektuak garatzen ditu harekin 2023tik; hainbat jaialdi eta espaziotan hartu dute parte, hala nola Bulegoa z/b, Rekalde Lanean, Eremuak eta Inmersiones Gasteiz.

Gainera, hitzaldiak eta mahai-inguruak ere egin izan ditu Itsasmuseum, Montehermoso, Artium eta Antartika Kultur Container erakundeetan, besteak beste.

Eskulturaren esparruan kokatzen da bere lana, arkitekturak zeharkatuta. Paisaiaren egunerokotasunetik, habitatzea zein espazioaren eta gorputzaren arteko harremanak esploratzen ditu bere praktikak.

muskoko

Iruñeako Zitadela | Armadaren etorbidea - Iruñea (Nafarroa)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11.30 - 13.30 / 18.00 - 20.30.
Igande eta jaiak: 11.30 - 13.30


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.