artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Ertibil Bizkaia 2026

2026ko Uztailaren 14tik
2026ko Irailaren 06ra

ertibil-bizkaia-2026
Amaia Molinet. Maitasunaren ideologia.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA erakusketarenXLIV edizioa arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasten da eta, Barakaldo eta Basauri udalerrietatik igaro ondoren, 2026ko abenduaren 30ean amaituko da Igorren.

Artista hauek saritu dituzte ERTIBIL BIZKAIA 2026an: Estela Miguel eta Markel González Elezkano, Natalia Suárez Ortiz de Zárate eta Jone Elorriaga Soto. Horiekin batera, honako hauek hautatu dituzte: Argiñe Ceballos Gelozaga, Raimo Galí i Munt, Jorge Isla, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Clara Letón Gil, Izaro Mazo Zuloaga, Martzel do Nascimento Goiria, Javier Ozcoidi, Julen Sainz de Rozas González, Solonur, Kathy Udaondo, Carmen Valero Rodríguez, Judith Voet eta Andoni Zamora Txakartegi.


ertibil-bizkaia-2026
Amaia Molinet. Maitasunaren ideologia.

Rekalde Aretoa | Alameda de Recalde, 30 - Bilbo (Bizkaia)


euskal-artista-gazteen-saretzea-bistaratu-du-ertibil-bizkaia-erakusketak-bilbon
Estela Miguel eta Markel Gonzalez Elezkano artistak, Ertibil Bizkaia deialdian parte hartu duten beste hainbat artistarekin, Bilboko Rekalde aretoan. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du 'Ertibil Bizkaia' erakusketak Bilbon

Ago. 10 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Aurtengo deialdira aurkeztutako hemezortzi artistaren lanak bildu dituzte Rekalde aretoan. Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok jaso dute lehen saria, Natalia Suarezek bigarrena eta Jone Elorriagak hirugarrena.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.