artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Flux Cored

Sahatsa Jauregi

2023ko Martxoaren 31etik
2023ko Irailaren 03ra

flux-cored

A02 aretoa. Erakusketa honetan, Sahatsa Jauregik (Itaparica, 1984) objektuen arteko —batzuk aurkituak eta beste batzuk berak eginak— era askotako mihiztadurak osatzen dituzten lan batzuk aurkezten ditu. Gorputza ematen dieten tenkadura-indarrek eusten diete, eta mihiztadurek metalezko xafla ebakiz egindako gorputz-atalen siluetak biltzen dituzte.Xafla horiek, askotan, ehunezko elementuei esker luzatzen edo eusten dira. Konposizioa denborazkotasun espezifiko baten emaitza da, eta eraldatzeko aukera beti dago artelanetan pil-pilean. Artistak bere lanarekin duen potentzialtasun eta harreman horrek izaera performatiboa ematen die.

Erakusketaren izenburuak soldadura-hari mota bat aipatzen du, kanpoko gas baten propultsioa behar ez duena, dagoeneko sartuta duelako. Barneratutako teknologiaren ideia hori Flux Cored-en mihiztatzen diren gorputzen parte da. Jauregik pertsonaia esekien segida bat sortzen du, erakusketa-espazioan desfilatzen duten gorputz iragankor gisa sortuak. Hainbat teknologiaz osatutako gorputzak dira; prostetikoak, gihartsuak, dekoratuak, batzuetan gehiegizkoak. Argazkigintzatik abiatuta, Jauregiren "eskultura lau"-ek estimulagarriak zaizkion egoerak sortzeko eta gauzatzeko nahia adierazten dute.

Sahatsa JauregiBilbon bizi eta lan egiten du.Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).

Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).

flux-cored

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


gasezko-harietatik-egindako-artea
Sahatsa Jauregiren Flux Cored erakusketan @RAUL BOGAJO / FOKU

Gasezko harietatik egindako artea

Api. 07 | Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]

Sahatsa Jauregik lau artelan sortu ditu 'Flux Cored' erakusketa osatzeko. Material sendoak nahiz ahulak erabili ditu artistak bere eskultura "performatiboetan". Irailaren 3ra bitarte egongo da zabalik Artium museoan


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.